Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Larraitz Ugartek nahita ezkutatu du Deskargako lanetan gertatutakoa
Eider Mendozak adierazi du, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatua bere hitzen morroi dela. Izan ere, ezin du onartu gain-kostuen eta aldaketen arrazoi nagusia Gipuzkoako orografia zaila dela, EAJ-PNVri arrazoia emango bailioke.
Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek Batzar Nagusietako izen bereko batzordean parte hartu du gaur arratsaldean, departamentuaren hainbat teknikarirekin batera, eta bertan, Deskargako obra gelditzeari buruzko azalpenak eman ditu. EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak salatu du, Larraitz Ugartek nahita ezkutatu duela Deskargako obran gertatutakoa – besteak beste, segurtasun arazoak, istripuak, gain-kostuak, negoziazioak eta obra gelditzea –. Hori dela –eta, Larraitz Ugarte dar arduradun politiko bakarra, izan ere ez ditu Batzar Nagusiak informatu behar den bezala.
Horren harira, Mendozak honakoa esan du: “Bilduk ez ditu gauzak egoki egin, ez arlo teknikoan, ez politikoan. Eta horrek erakusten du foru diputatuak ez dela gai izan obra kudeatzeko”. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak Larraitz Ugarteri leporatu dio, departamentuaren teknikariak erabili izana bere gaitasun eza ezkutatzeko: “Izan ere, teknikari talde bat ekarri du eta bere gain utzi du taldeei erantzutea, berak aurpegirik ez emateko”.
Horrenbestez, batzarkide jeltzaleak segidakoa salatu du: “Larraitz Ugarte ez da gardena izan, izan ere, behin egunkari batek Deskargako obra geldi zegoela irakurrita, azaroan esan zuen ez zegoela ezer arrarorik eta obra bere horretan jarraitzen zuela, gain-kosturik eta atzerapenik gabe. Baina aitzitik, orain teknikariek azaldu dute, gain-kostua %30 izango dela, hasieratik egon direla arazoak eta, hain zuzen ere, 8 mendi zati erori direla, milaka buloi beharko direla eta lurrak eramateko aurreikusitako bizigabeen zabortegiak ezin direla erabili. Beraz, horiek guztiek erakusten dute Bilduk oker kudeatu duela obra eta, gainera, ezkutatu nahi izan duela”.
Era berean, Eider Mendozaren ustez, Larraitz Ugartek badu arrazoirik informazioa ezkutatzeko: “Larraitz Ugarte bere hitzen morroi da, izan ere, ezin du onartu gain-kostuen eta aldaketen arrazoi nagusia, gehienbat, Gipuzkoako orografia zaila dela, EAJ-PNVri arrazoia emango bailioke”.
Azkenik, Mendozak gogorarazi du, legealdiaren hasieran Martin Garitano diputatu nagusiak esan zuela obra publikoak beste erara egin zitezkeela. Eta horrela izan da, izan ere, Bildu ez da gai izan amaitzeko legealdi honetan egin behar zuen obra handi bakarra. Gainera, Bildu ez da gardena izan eta horren adibidea da, lehengo legealdiko EAJ-PNVren aginteko foru gobernuak aldaketen berri eman zuela eta obrak bisitatu zituela batzarkideekin zein kazetariekin eta, aldiz, Bilduk nahiago izan du Deskargari buruzko informazioa ezkutatu, behin kontratuaren desegitea eta obraren gelditzea ezagututa, gaia atera den arte”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


