Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano: “enplegua da gizarte politikarik garrantzitsuena eta gizarte justuago bat sortzeko tresna”.
EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile eta Gipuzkoako diputatu nagusigaiak salatu du, Bilduk ez duela borondaterik izan ekonomia lehenesteko, eta honakoa esan du: “Nahiz eta Bildu Gipuzkoako enpresentzat oztopo bihurtu den, industria-jarduerak aurrera darrai”.
EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile eta Gipuzkoako diputatu nagusigai Markel Olanok Onda Vascako Euskadi Hoy saioan izan da eta, bertan, Xabier Lapitz kazetariaren galderei erantzun die. Markel Olanok azpimarratu du, une honetan krisiak gizartean eragin duela langabezian eta, beraz, enplegua dela gizarte politikarik garrantzitsuena eta gizarte justuago bat sortzeko tresna.
Horren harira, Olanok honakoa gogorarazi du: “Gipuzkoan enpresa txiki eta ertainek sortzen dute enpleguaren %85a. Horrek ematen dio lehentasuna, beraz, arlo ekonomikoari. Baina aitzitik, Bilduk ez du borondaterik izan ekonomia lehenesteko eta, hori, onartezina da”. Hortaz, EAJ-PNVren diputatu nagusigaiak salatu du Bilduren aginteko foru gobernua enpresengandik urrun egon dela, izan ere, azkeneko lau urteak oso gogorrak izan dira enpresentzat eta Bilduk bakarrik dirua biltzeko trena bezala erabili ditu.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak gogorarazi du, aurrekontu proiektuetan ekonomia sustatzeko aurrekontu-saila urtetik urtera gutxitu egin dela, eta horrek erakusten duela Bilduk eta ezker abertzaleak ez dutela borondaterik izan eta ez dutela ezer egin, izan ere, ez dute errespetatu ezta Ekonomia Sustatzeko Foru Araua ere, hain zuzen ere, oposizioak Bilduk ekonomia lehenesteko onartu behar izan zuen foru araua.
Hortaz, Markel Olanok EAJ-PNVren proposamena azpimarratu du, hain zuzen ere, duela aste batzuk jeltzaleek egin zuten proposamena: “50 milioi euroko inbertsioa proposatu dugu eta, hori, koherentea da bai Ekonomia Sustatzeko Foru Arauarekin, bai legealdian izan dugun jarrerarekin. Izan ere, ekintzaileen alde, nazioartekotzearen alde, eta langabezian epe luzean daudenen eta gazteen alde egin dugu. Gainera, Foru Aldundiak zerga-politika aldatzearen, berrikuntzaren eta enpresetan langileen parte-hartzearen alde egin behar du”.
Zerga-politika aldatzeari buruz, Olanok Fortuna Handien eta Aberastasunaren gaineko Zerga kritikatu du: “Izan ere, Gipuzkoa da Europako Batasunaren lurralde bakarra non eta industria-ondarea norbanakoa bihurtzen den”. Hautagai jeltzalearen ustez, zerga horrek kalte egiten die inbertsioari, ekintzaileei eta proiektu berriak egiteari, izan ere, herritarrei pizgarria kentzen die. Horri aurre egiteko, Markel Olanok zerga aldatzearen alde eta Bizkaiko eta Arabako Ondareen gaineko Zergarekin parekatzearen alde egin du.
Hondakinen kudeaketa eta Bidegi
Elkarrizketan zehar EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile eta Gipuzkoako diputatu nagusigaiak hondakinen kudeaketari eta Bidegiren gaineko ikerketa batzordeari buruzko galderei erantzun die. Hondakinen kudeaketari buruz, Markel Olanok segidakoa salatu du: “Ezker abertzaleak herritarrak kontrolpean nahi ditu eta, horretarako, kamarak eta hondakinak kontrolatzeko agenteak jarri ditu, hain zuzen ere, udaltzain maila izango duten agenteak”. Markel Olanoren iritziz, Bilduren jarrera onartezina da, izan ere, erakutsi du ez duela konfiantzarik herritarrengan, hain juxtu ere, egin behar lukeenaren kontrakoa.
Olanok, halaber, Bilduri leporatu dio, Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko irtenbide eraginkorrik ez izatea: “Bilduk erakutsi du trebea dela guztia gelditzen, baina, era berean, traketsa dela beste plangintza bat egiteko. Eta hondakinak beste lurraldeetara eramatea aukerarik txarrena da, izan ere, Bilduk proposatu duen gauza bakarra da Osinbeltzen beste zabortegi bat irekitzea”. Horiek horrela, EAJ-PNVren hautagaiak jeltzaleen proposamena berretsi du: “Gipuzkoaren beharrak aztertuko ditugu eta hondakinak tratatzeko azken fasea Europako Batasunaren herrialde aurreratuenek bezala egingo dugu, hain zuzen ere, birziklatu eta konposta egin ezin diren hondakinak errausketa instalazio batean tratatuko ditugu”.
Azenik, Bidegiri buruzko ikerketa batzordearen gainean Markel Olanok salatu du Bilduk batzordea alderdikeriaz erabili nahi duela. Izan ere, epeak ahal izan dituen gehien luzatu ditu gaia hauteskundeekin lotzeko eta, beraz, EAJ-PNV Espainian dauden ustelkeria kasuekin lotzen saiatzeko. Eta hori, onartezina da.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


