Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goia-k azpimarratu du Donostiako elkarteen garrantzia Donostiak aurrera egin dezan
EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak esan du, Eusko Jaurlaritzak Martutenen apirilean hasiko dituela obrak eta, ondorioz, uholdeak direla –eta auzotarren urtetako sufrimendu eta ametsgaiztoarekin amaituko da”.
Donostiako EAJ-PNVk hasiera eman die gaur Gros auzoko Ulialde batzokiaren 80. Urteurrenaren ekitaldiei. Batzokia 1935.urteko uztailaren 21ean ireki zen Trueba kalean. Gaur, Bermingham kaleko batzokia txiki gelditu da, izan ere, bertan, lau alderdikide omendu dituzte Groseko batzokiaren alde, EAJ-PNVren alde eta Euskadiren alde hainbeste urtetan egindako lana dela –eta. Groseko Ulialde batzokiko presidente Josu Casalek eta Donostiako alkategai Eneko Goiak plaka bana eman diete Gerardo Bujanda eta Barbara Zinkunegi alderdikideei eta, era berean, aipamen berezia egin diete Sabiñe Ibisate alderdikideari – omendu behar zuten baina lehengo astean hil zen – eta Feli Milikuari, Jokin Intza alderdikidearen alargunari.
Groseko batzokiaren presidente Josu Casalek eskertu die batzokiak historian zehar izan dituen presidente guztiei eta Eneko Goiari hitza eman dio, eta horretarako honakoa esan du: “Donostiak alkate eta udal gobernu sendoa behar du: konpromisoa dutenak, inposiziorik gabe gobernatuko dutenak, eta hiria aurrera eramateko borondatea eta gaitasuna izango dutenak. Eta hori Eneko Goia da”.
EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak Groseko alderdikideei hainbeste urtetan egindako lana eskertu die eta honakoa adieraai du: “Zuen lana EAJ-PNVren konpromisoaren adibidea da, hain zuzen ere, gure herriarekiko eta hiriarekiko konpromisoaren adibidiea”. Hortaz, Goiak azpimarratu du, oso garrantzitsua dela segidako balioak aldarrikatzea: konpromisoa, lana eta zuzentasuna. Eta balio horiek guztiak EAJ-PNV-k ordezkatzen ditu.
Era berean, Eneko Goiak azpimarratu du, Donostiako elkarteen garrantzia hiriak aurrera egin dezan. Izan ere, baldin eta Donostiak aurrera egiten badu, ez da Udalak gauzak egiten dituelako, baizik eta ondo antolatuta dauden elkarteak daudelako eta horiek lan oso garrantzitsua egiten dutelako, hain zuzen ere, Udalak lagundu behar duen lana. Horrenbestez, alkategai jeltzaleak gaineratu du, Donostian elkarte ugari daudela, hain zuzen ere, proposamen eta ekimen asko egiten dituzten elkarteak eta lagundu behar ditugunak. Eta Ulialde batzokia 80 urte hauetan horren adibide izan da”.
Goiak, halaber, honakoa esan du: “EAJ-PNV beti izan da herriaren eta hiriaren alde lan egiteko tresna. Eta benetan sinisten dut EAJ-PNV hiri honek behar duen tresna izango dela, Donostiak bizi duen egoerari buelta emateko. Hori da gure erronka: donostiarrei esatea EAJ-PNV Donostiak behar duen aldaketa gidatzeko aukera bakarra dela”.
Martutene
Azkenik, nahiz eta Groseko Ulialde Batzokiaren 80. Urteurrenaren lehenengo ekitaldian egon, Eneko Goiak Martutene auzoa ekarri du gogora: “Guztiok dugu ardura Martutenerekiko, hain zuzen ere, erantzunak eta konpromisoa eskatzen dizkigun ardura”. Hortaz, Goiak esan du, Iñigo Urkullu lehendakariak Martutene bisitatu duela gaur goizean eta segidako konpromisoa hartu duela: apirilan obrak hasteko konpromisoa, hain zuzen ere, uholdeak direla –eta Martuteneko auzotarren urtetako sufrimendu eta ametsgaiztoarekin amaituko duten obrak”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


