Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/27

Ezker abertzaleak arazo bihurtu du irtenbide modernoa zena eta, horrek, hurrengo legealdia baldintzatuko du

“GHK hondakinen partzuergoaren ekonomia- eta finantza-egoera oso larria da eta porrot egiteko arriskuan dago. Eta Bildu da horren arduradun bakarra, izan ere, alderdikeriaz kudeatu du eta, ondorioz, partzuergoak 140 milioi euro galdu ditu” azpimarratu du Xabier Ezeizabarrenak.
Ezker abertzaleak arazo bihurtu du irtenbide modernoa zena eta, horrek, hurrengo legealdia baldintzatuko du

Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur eguerdian onartu dituzte Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren bilakaera finantzarioari eta irtenbide teknikoei buruzko azterketa batzordearen ondorioak. Behin batzordea amaituta, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Ia urtebete eman dugu gaia aztertzen eta agerian gelditu da lau urte hauetan Bilduk Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa kudeatu duela helburu bakar batekin: lortutako akordioak bertan behera uztea. Eta horretarako, Bilduk ez du arazorik izan behin eta berriro legearen aurka egiteko”. Horrenbestez, Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk arazo bihurtu duela irtenbide modernoa zena eta, horrek, hurrengo legealdia baldintzatuko duela”.

Horren harira, EAJ-PNVren batzarkideak azpimarratu du, GHK hondakinen partzuergoaren ekonomia- eta finantza-egoera oso larria dela eta porrot egiteko arriskuan dagoela. Eta horretarako Bilduk alderdikeriaz kudeatu du eta, ondorioz, partzuergoak 140 milioi euro galdu ditu. Bilduk bakarrik lortutako akordioak desegin ditu eta ez du beste plangintzarik proposatu”.

Era berean, Xabier Ezeizabarrenak honakoa adierazi du: “Ezker abertzaleak legealdi guztia pasa du plangintzarik gabe kudeatzen, eta helburu bakarra izan du: energia balorizatzeko instalazioa ez egitea. Eta horretarako, ahal izan duen guztia egin du eta epaitegietara jo du behin eta berriro lehengo EAJ-PNVren aginteko foru gobernuari errua leporatzeko. Baina aitzitik, epai guztiek Bilduren estrategia bertan behera utzi dute”.

Ezeizabarrenak, halaber, esan du, azterketa-batzordearen zehar Bilduk ez duela borondaterik izan eskatutako informazioa emateko eta kudeatzen dituen mankomunitateak batzordean parte hartzeko. Gainera, ezker abertzalea saiatu da beste gai batzuei buruz hitz egiten. Beraz, Batzar Nagusiei errespetua galdu die, eta horrek erakusten du ez dela gardena izan.

Gainera, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa salatu du: “Legealdian zehar batzarkide taldeok informazio gehiago jaso dugu komunikabideetatik, Foru Aldunditik edo GHK hondakin partzuergotik baino”. Hortaz, Xabier Ezeizabarrenak gaineratu du, Bilduk komunikabideetan gezurrak esan dituela, besteak beste, Bergarako Epele auzoan konposta egiteko instalazioa egiten hasi zela, edo egonkortutako hondakin fardelak biltzeko zabortegia egingo zuela – azken hau Europar Batasunaren zuzentarauen aurka –.

Azkenik, Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk lau urte galdu dituela eta, ondorioz, legealdiaren amaieran egoera segidakoa dela: Gipuzkoan zabortegi bakarrak irekita jarraitzen du eta, ondorioz, hondakinak beste hainbat lurraldetara eraman behar izan dira. Eta, gainera, hainbat milioi euroko kalte-ordaina ordaindu behar izan zaie enpresa eraikitzaileei, Zubietako energia balorizatzeko instalazioa ez egiteagatik. Eta horren guztiaren ardura Bildurena da. Izan ere, behin eta berriro pentsatu gabeko erabakiak hartu ditu eta ez du beste plangintzarik egin. Bilduk 50 urte atzera egin nahi izan du, atez atekoa inposatu du eta, orain, bilketa-sistema kontrolatu nahi du gipuzkoarrak menderatzeko. Eta, gainera, Bilduk zabortegi berriak irekitzea proposatu du, nahiz eta Europar Batasunaren zuzentarauen aurkako proposamena den.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...