Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
www.bestelakopasaia.eus webgunea abiarazi dugu pasaitarren iritzi eta proposamenak jasotzeko
Pasaiako EAJk webgune berria jarri du herritarren eskura ekarpenak eta iradokizunak egiteko aukera izan dezaten, helburua da elkarrekin barruti, auzo, eta pasaitar norbanakoen beharren diagnosia egitea. Nahikari Oterminek azpimarratu du Pasaiak aldaketa eta egungo egoera hobetzearen alde lan egin eta pasaitarrei merezi etorkizuna eskainiko dien gobernu berria behar duela
Nahikari Otermin EAJ-PNVko bozeramaile eta alkategaiak prentsaurreko eskaini du gaur jeltzaleek martxan jarri duten www.bestelakopasaia.eus webgunea aurkezteko. Webguneak helburu du pasaitarren proposamen eta iradokizunak jasotzea. Otermin alkateagaia buru duen lan taldeak asteak daramatza udalerriko gizarte, kirol, kultura eta eragile ekonomikoekin biltzen; “oraingoan, ekimen berri honen bitartez gertutik pasaitar norbanakoen iritzi eta kezkak jaso nahi ditugu, herritarrekin batera barruti, auzo eta pasaitarren behar errealen diagnosia egiteko” azaldu du Oterminek.
Webguneari dagokionez, Oterminek adierazi du pasaitarrek beren ekarpenak egin ditzaketela Parte hartu! atalean, eta modu berean, udalerriaren egoera hobetzeko EAJ-PNVren lehentasun eta konpromisoak zehaztasunez ere ezagutzeko aukera izango dutela. “Gure apustua Pasaia eta pasaitarrak dira; ekonomia eta enplegua; Pasaiaren biziberritzea eta proiektu berrien garapena; erakundeen arteko elkarlana; gizarte ongizatea eta bizi kalitatea; 5. Edukiontzia; gobernu ona eta herritarren parte hartze erreala.
Alkategai jeltzalearen hitzetan, “Pasaiak aldaketa sakona behar du, galdutako denbora berreskuratu behar dugu”. “Gure udalerriak pasaitar guztientzat gobernatuko duen gobernua behar du; inposaketa, konfrontazioa, kudeaketa txarra, utzikeria eta bizi dugun paralisi egoera atzean utziko dituen gobernua behar du, horrela lortuko baitugu aurrera egitea, egoera hobetzea eta Pasaiari eta pasaitarrei merezi duten etorkizuna eskaintzea” esan du.
Horregatik, bestelako Pasaia eraikitzeko eta Pasaiaren etorkizuna bermatuko duten proiektuak garatzeko, EAJ-PNVrentzat ezinbestekoa da pasaitarrak kontutan izatea eta beren behar eta eskaerei erantzutea. “Gaurko erabakiek gure etorkizuna baldintzatuko dute, hori dela eta, gure proiektua herritarrekin elkarlanean garatu nahi dugu”. “Pasaitarrak izan behar dira protagonistak, jarraitu du, beraiek erabaki behar dute zein etorkizun eta zer nolako Pasaia eraiki nahi duten eta horretarako, hitza eman eta entzun egin behar diegu; gure proiektuan modu aktiboan parte har dezaten nahi dugu” aitortu du jeltzaleak.
“Helburu horrekin, parte hartzera animatu nahi ditut pasaitar guztiak, beren proposamen eta iradokizunak egin ditzaten, webgunearen bidez edota posta elektroniko (info@bestelakopasaia.eus), Facebook (http://facebook.com/pasaiako.eajpnv) edota Twitter (@eajpnvpasaia) erabiliaz; hitz ematen diet egindako ekarpen oro aztertuko dudala nire lan taldearekin, gure proposamena herritarren ideia eta ekarpenekin aberastea baita gure xedea” gaineratu du. “Ezker Abertzalearen alternatiba argia izango den etorkizuneko proiektua aurkeztuko diegu herritarrei, Pasaia eta pasaitarrengan sinesten dugulako eta gurekin bestelako Pasaia posible delako” esanaz amaitu du agerraldia Oterminek.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


