Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Olano eta Sagarzazu berrikuntzaren alde Hondarribiko etorkizuna bermatzeko
Markel Olano, Aitor Kerejeta alkatearekin, eta Txomin Sagarzazu alkategaiarekin batera, arrantza munduarekin, gizarte arloan lana egiten duten elkarteekin eta herritarrekin elkartu ziren herriaren errealitatea partekatzeko. Hondarribiarrentzat enplegua eta ongizatea ekarriko duten ekimenak bultzatzeak lehentasuna duela esan zuten.
Markel Olanok, Gipuzkoako Aldun Nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Aitor Kerejeta alkatearekin eta alkatetzarako hautagai jeltzalea den Txomin Sagarzazurekin batera zuzen-zuzenean Hondarribiko errealitatearen berri izan eta etorkizunera begira dituzten erronkak protagonisten ahotik partekatzeko aukera izan zuten ostegun honetan herrira egindako bisitaldian.
Eguna hasteko Kasino Zaharrean dagoen jubilatuen egoitza bisitatuz hasi zuten, zuzendari batzordearekin elkartuz eta urtean zehar bazkideentzat bizi aktiboa eta kalitatezkoa mantentzeko egiten dituzten ekintzen berri eman zieten. Ondoren, San Gabriel egoitzara hurbildu ziren, eraikina bisitatu eta dituzten zerbitzuak eta ekipamenduak ikusteko. Jarraian, Caritas, gobernuz kanpoko erakundeak gizarteko zaurgarrien alde egiten duten ekimenen berri izan zuten. Hondarribian laguntza jasotzen dutenak 313 dira, hauetatik 50 haurrak. Hemen Markel Olanok balioan jarri zuen Gipuzkoan dagoen elkarlan sarea eta dugun babes eta ongizate sistema “Gipuzkoako jarduera ekonomikoari eta industrialari ezker sortzen den diru zergen kudeaketa zorrotza medio”.
Gero, San Pedro arrantzaleen kofradian dituzten instalakuntzak bisitatu zituzten. Markel Olanok kofradia berrikuntzaren alde egiten ari den apustua azpimarratu zuen honakoa esanez: “Horrela, Hondarribiko Lonjan sartzen den arraina bai etxeetako edota sukaldari onenen mahaietara kalitate bikaineko bermearekin heltzen da”.
Ildo berean aipatu zuen “kofradiak arrantzaleen lan-segurtasunak handitzeko eta lan egoera hobetzeko egiten ari den etengabeko lana” Halaber, “Hondarribiko itsasontziek ingurugiroarekiko kaltegarriak ez diren teknikekin duten konpromisoa, arrantza baliabideen jasangarritasuna bilatuz” gehitu zuen.
Bere aldetik, alkatetzarako hautagai jeltzaleak, Txomin Sagarzazuk, lehentasun osoa eman zion Zubieta-Urdanibiako parke teknologikoaren garapenari, "aurrera begira berrikuntzarako gunea eta Hondarribiaren etorkizunerako bermea izango delako".
Ama Guadalupekoa arraun elkartera egindako bisitarekin amaitu zuten eguna jeltzaleek. Bertan, zuzendaritza batzordeak gaur egun arraunean ari direnen berri eta herrian kirol mota honen zaletasuna eta maila bizirik mantentzeko eskuartean dituztenen proiektuen berri eman zieten.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


