Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduren kudeaketa Deskargan kaos eta gezur handi baten adibide da
Eider Mendozak esan du Bilduren kudeaketa Deskargan erakusten dueka nola ez den egin behar obra publiko bat, eta Larraitz Ugarteri segidakoa leporatu dio: “Informazioa ezkutatu die, bai langileei, bai Batzar Nagusiei, izan ere, ez da gai izan kudeatzeko legealdi osoan egin behar izan duen obra handi bakarra”.
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak prentsaurrekoa egin du gaur goizean. Bertan, Deskargako obra gelditzeari buruzko iritzia eman du. Gogoratu behar da, otsailaren 19an Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek aditzera eman zuela, GI-632 errepidearen Antzuola eta Bergara arteko obraren kontratuaren desegitea.
Hasieratik Eider Mendoza oso zuzena izan da: “Bilduren kudeaketa Deskargan erakusten du nola ez den egin behar obra publiko bat”. Hortaz, Mendozak salatu du Bilduren eta Larraitz Ugarteren kudeaketa Deskargan kaos eta gezur handi baten adibide dela.
Horren harira, batzarkide jeltzaleak gogorarazi du, legealdiaren hasieran Martin Garitano diputatu nagusiak esan zuela obra publikoak beste era batera egin zitezkeela eta Deskarga horren adibide izango zela. Hortaz, Bilduk EAJ-PNVri leporatu zion, oker kudeatu izana eta, are gehiago, iradoki zuen lehengo legealdiko EAJ-PNVren aginteko foru gobernuak dirua hartu zuela egindako obrengatik.
Mendozaren iritziz, Bilduk hasieratik alderatu nahi izan ditu bere kudeaketa eta EAJ-PNVren kudeaketa. Eta oso bestelakoak izan dira. Izan ere, Bilduk ilun kudeatu du, atzerapenak eta gainkostuak ukatu ditu behin eta berriro, eta egunkari bati egotzi zion albistea asmatu izana. Hortaz, Mendozak Bilduri leporatu dio, Deskargari buruzko informazioa nahita ezkutatu izana: hain zuzen ere, segurtasun arazoak, istripuak, gainkostuak, negoziazioak eta obraren gelditzea ezkutatu ditu. Eta horrek guztiak erakusten du, Larraitz Ugarte ez dela gai izan obra kudeatzeko eta, are gehiago, ez dela obran bertan egon.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa esan du: “Kudeaketa ilun horren arrazoia segidakoa da: Larraitz Ugarte eta Bilduren aginteko foru gobernua bere hitzen morroi dira. Denborak arrazoia eman dio EAJ-PNVri: Gipuzkoako orografia zaila da eta, orain, Larraitz Ugartek ezin du arrazoi hori onartu, izan ere, hori izan da egiten ari den obraren gainkostuen eta aldaketen arrazoi nagusia”, Gainera, Eider Mendozak adierazi du, jakinekoa dela obrak %10 baino gehiagoko gainkostua izango duela. Izan ere, 2014ko azaroan, esaten zenaren arabera, gainkostua gutxi gorabehera %25 zen eta, egun, handiagoa izan daiteke. Eta horrek ondorioak ditu bai Foru Aldundiaren diru-kutxarengan, bai kaleratuak izan diren 150 langileengan.
Mendozak halaber, salatu du, Larraitz Ugartek gezurra esan duela, izan ere, ez du akordiorik lortu obraren kontratistarekin, hain zuzen ere, ez du 400.000 euroko kalte-ordaina ordaintzeko akordiorik, kontratistak diru gehiago eskatu duelako, Miatzerrekan eroritako ezponda konpontzeko hainbat lan egin behar izan zituelako. Hortaz, Eider Mendozak segidakoa gaineratu du: “Larraitz Ugartek liskarra izan du bai sindikatuekin, bai kontratistarekin, eta horrek erakusten du ez duela gaitasunik Deskarga bezalako obra handi bat kudeatzeko. Izan ere, horretarako, lasaitasuna behar da negoziatzeko eta erabakiak hartzeko, betiere, akordioa lortzeko eta kontratua ez desegiteko”.
Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak aditzera eman du, EAJ-PNVk eskatu diola Larraitz Ugarteri Batzar Nagusietan azalpenak emateko eta, era berean, idatziz segidako informazioa emateko: obra gelditzeari buruz, kontratua desegiteak izango duen kostuari buruz, aurkeztutako eta egindako aldaketei buruz, eta azkenean obrak izan dezakeen kostuari buruz.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


