Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/25

Lehenbailehen neurriak hartu behar dira Astigarraga eta Hernani arteko egonlekuaren segurtasuna bermatzeko

Batzarkide-talde jeltzaleak diputatu nagusi Martin Garitanori eskatu dio, lehenbailehen Batzar Nagusietan azalpenak emateko, eta leporatu dio, URA ur agentziaren gomendioei kasurik egin ez izana
Lehenbailehen neurriak hartu behar dira Astigarraga eta Hernani arteko egonlekuaren segurtasuna bermatzeko

Urumea ibaiak ur-goraldia izan du azken orduetan izandako euritea dela eta. Ondorioz, Astigarraga eta Hernani arteko egonlekuaren bizilagunak bertatik atera behar izan dituzte. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Martin Garitano diputatu nagusiari eskatu dio Batzar Nagusietan segidakoa azaltzeko: zer dela eta ez ditu URA ur agentziaren gomendioak jarraitu eta, beraz, zer dela eta ez du neurririk hartu bertakoen segurtasuna bermatzeko.

Jeltzaleek gogorarazi dutenez, 2013ko irailean URA ur agentziaren zuzendari nagusi Iñigo Ansolak Bilduri ohartarazi zion egonlekua uholdeak izateko arriskua zuen lekuan zegoela eta, ondorioz, Ansolak Bilduri eskatu zion bertan txabolarik eraikitzen ez uzteko. Behin URAren abisua entzunda, batzarkide-talde jeltzaleak diputatu nagusiari eskatu zion neurriak hartzeko, egonlekuaren bizilagunen segurtasuna bermatzeko.

Orain, behin egonlekua hustu behar izan dutela jakinda, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Martin Garitanori eskatu dio Batzar Nagusietan azaltzeko nola hustu den egonlekua eta, era berean, zehazteko etorkizunean egonlekuaren eta bertakoen segurtasunaren gainean hartuko dituen neurriak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...