Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ezker abertzaleak erabiliko ditu lehen gaitzesten zituen tresnak gipuzkoarrak menderatzeko
Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Ezker abertzaleak kamerak jarri behar izateak hernaniarrek hondakinak ondo botatzen dituztela ziurtatzeko erakusten du ezker abertzaleari ez zaiziola kontuak ateratzen eta, ondorioz, atez ateko bilketa-sistema ez dela eraginkorra”
Hernaniko udalak atzo erabaki zuen – Bilduk bakarrik bozkatu zuen ekimenaren alde – kamerak jartzea hernaniarrek atez ateko bilketa-sistema ondo egiten dutela ziurtatzeko. Horiek horrela, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak salatu du, behin hiritarrek atez ateko bilketa-sistema ez dutela nahi ziurtatuta, ezker abertzaleak bakarrik hiritarrak kontrola ditzakeela lehen gaitzesten zituen tresnak erabilita.
<br< Horren harira, Ezeizabarrenak salatu du “behin atez ateko bilketa-sistema inposatuta, Bilduk orain bere estrategia gogortu nahi du gipuzkoarrak menderatzeko”. Hortaz, batzarkide jeltzaleak esan du, ezker abertzaleak erabaki duela autoritarismoa erabiltzea, Gipuzkoako arazoak konpontzeko bere gaitasun eza ezkutatzeko.
Era berean, Xabier Ezeizabarrenak gogorarazi du, Hernani izan zela bigarren herria non eta ezker abertzaleak 2010ean atez atekoa inposatu zuen, nahiz eta herritarrek 6.000 sinadura bildu zituzten sistemaren aurka. Ezeizabarrenaren ustez, horrek berriro ere erakusten du, orduko erabakiak – hain zuzen ere, herritarren borondatearen aurkako erabakiak – okerrak izan zirela. Horrenbestez, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Bilduk legealdi osoa eman du inposatzen eta akordioak desegiten: hots, atez ateko bilketa sistema inposatzen herritar gehienen iritziaren aurka, eta hondakinak kudeatzeko lortutako akordioak aldebakarrez desagiten, hain zuzen ere, PIGRUG hondakin plangintzan indarrean dauden akordioak”.
Azkenik, hona hemen Ezeizabarrenak azpimarratu du “nahiz eta Bilduk hainbat ordenantza onartu zituen hainbat udal eta mankomunitatetan hondakinak jasotzen zituztenak zabor-poltsen edukia arakatzea baimentzeko, kamarak jarri behar izan ditu herritarrak hondakinak ondo botatzen dituztela ziurtatzeko. Horrek erakusten du ezker abertzaleari ez zaizkiola kontuak ateratzen eta, ondorioz, atez ateko bilketa sistema ez dela eraginkorra”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


