Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/25

Nano eta Bioteknologiarako transferentzia koordinazio agentzia sustatzearen alde egingo dugu

Markel Olanok eta Eneko Goiak Tecnalia bisitatu dute eta Miramon inguruaren garrantzia azpimarratu dute: "Miramon inguruan hainbat erietxe-, unibertsitate-, teknologia- eta ikerketa-zentro daude, hain zuzen ere, osasun-arloan Miramongo inguruari herriaren lidergoa izateko aukera ematen dioten zentroak”.
Nano eta Bioteknologiarako transferentzia koordinazio agentzia sustatzearen alde egingo dugu

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta Donostiako alkategai Eneko Goiak Tecnalia bisitatu dute gaur goizean, eta bertan, Tecnaliak osasun arloan egin dituen aurrerapenak ezagutu dituzte.

Horiek horrela, Olanok eta Goiak EAJ-PNVren proposamena berretsi dute, hain zuzen ere, Nano eta Bioteknologiarako Transferentzia Koordinazio Agentzia sortzeko proposamena. Eta helburua honakoa da: teknologia- eta ikerketa-zentroei laguntzea produktu berriak egiten eta enpresa berriak sortzen.  

Horren harira, Gipuzkoako EAJ-PNVren hautagaiek segidakoa azpimarratu dute: “Gipuzkoako ekonomiaren etorkizunerako ezinbestekoak da produktuak eta enpresak berritzea”. Markel Olano eta Eneko Goiaren iritziz, Gipuzkoako enpresa gehienek produktu heldua saltzen dute, beraz, jokoan dago enpresen bizirautea egungo ekonomia globalizatu eta lehiakorrean. Eta, horretarako, ezinbestekoa dira enpresen barruan ere enpresa berriak sortzea – barne ekintzailetza delakoa –, eta Gipuzkoako ekonomia hedatzea etorkizunean milaka lanpostu sortuko dituzten arloetara, besteak baste, osasunaren arlora.

Era berean, Olanok eta Goiak honakoa gaineratu dute: “Osasunaren arloa oso indartsua da Gipuzkoan. Eta Miramongo ingurua oso garrantzitsua da, izan ere, hainbat erietxe-, unibertsitate-, teknologia- eta ikerketa zentro daude, hain zuzen ere, osasunaren arloan Miramongo inguruari herriaren lidergoa izateko aukera ematen dioten zentroak”.

Hautagai jeltzaleek eta Tecnaliako osasun-arloko arduradunek segidako beharrak ikusi dituzte: “Ekosistema bat sortu beharra dago, osasun-arloko eragile guztiek – industria, tics delakoak, eta ekintzaileen eskolak – elkarlanean aritzeko. Gainera, zerga-politika eta erosketa publikoa oso tresna garrantzitsuak izango dira berrikuntza sustatzeko eta finantzatzeko”.

Azkenik, Markel Olano eta Eneko Goiaren ustez, beharrezkoa da indar eta ezagutza hori guztia merkatura eramatea eta, horretan laguntzeko, ezinbestekoak dira esportatzeko ahalmena duten enpresak. Horrenbestez, EAJ-PNVk proposatu du Nano eta Bioteknologiarako Transferentzia Koordinazio Agentzia sortzea, laguntza hori zuzentzeko, betiere, Eusko Jaurlaritzak hartutako estrategiarekin bat eginez.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...