Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/25

Deskarga: aurreikusia zegoen bilduren beste porrot bat

Pasa den astean, aurreikusia zegoen Bilduren beste porrot bat ezagutu genuen; Deskargako auziarena. Maiatzeko hauteskundeak arte ezkutatu nahi izan duten arren, ezker abertzalearen kudeaketak eta estrategiak porrot egin dutela frogatu da. Ahalegin handia egin dute arerio politikoaren, EAJren, ohorea zikintzeko, eta ez dute ezer ere egin proiektuak aurrera ateratzeko.
Deskargako lanak gelditutak

Horren adibide da, azaroan, Bidegiko lanetan ziharduten hiru teknikariren aurka jarritako kereila. Obra batetako lurren mugimenduetan ustezko ezberdintasunak zeudela argudiatu zuten. Susmoa sortu eta zabaltzeko egin zuten.

Kereila horrek bere ibilbidea izango du epaitegietan. Baina, nola da posible ardura politikoak eskatzea oraindik ebazteke dagoen kontu honengatik? Ezker abertzalearen helburua argia da. Txipiroiaren taktika erabiltzen du bere gabeziak estali eta dena lokazteko asmoz. Bilduk, PPren laguntzarekin -alderdi honek ere bere gabeziak estali nahi baititu- ikerketa batzordea abiarazi du Batzar Nagusietan jakin badakitenean ikerketa egiteko denborarik ez dagoela. Izan ere, Batzar Nagusiak martxoaren 31an disolbatuko dira. Batzordea eskatu dutenek badakite ikerketa ezingo dela behar bezala egin, eta gaia ezagutzen dutenak ez direla bertaratuko epaiketaren zain daudelako.

Ugartek denborak neurtu ditu. Ez zaio axola kereilen ondorioa. Ugarte amortizatuta dago. Ikerketa batzordea eratu eta desegin egingo da berehala, baina helburua beteko du: susmoa sortu eta zabaltzea. Hala ere, Deskargan egindako zentzugabekeriak agerian utzi du Ugarte. Bere estrategia agerian gelditu da.

EAJk ikerketa batzordea eratzeko konpromisoa hartu du, baldin eta izapidetzen ari diren kereiletan deliturik aurkitzen bada.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...