Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Jesus Mari Santosek errespetuan eta parte hartzean oinarritutako Bestelako Astigarraga eraikitzeko konpromisoa hartu du
Astigarragako EAJ-PNVk egoitza zabaldu du herritarrei arreta eman, entzun eta ekarpenak jasotzeko
Astigarragako EAJk politika herritarren eskutik egiteko konpromisoa hartu du, inposizioetatik aldendu eta astigartarren hitza kontutan hartuko den politika, alegia. Eta, helburu horrekin, jeltzaleek egoitza zabaldu dute kale Nagusian, herritarrak bertaratu daitezen iritzia eman, ideiak proposatu eta proposamenak luzatzeko. Horiek guztiak maiatzeko udal eta foro hauteskundeetarako egingo duen gobernu programan txertatuko ditu EAJ-PNVk.
Hala aurreratu du Astigarragako Alkatetzarako hautagaiak, Jesus Mari Santosek lokala aurkezteko egindako prentsaurrekoan. Herritar guztiak kontutan hartuko dituen Astigarraga baten alde lan egingo duela jakinarazi du: Nire helburua da herritarrengana hurbildu eta guztiak banan-banan entzutea. Bestelako Astigarraga eraiki nahi dugu errespetutik, parte hartzetik eta gertutasunetik.
Bilduk nola gobernatzen duen ikusi dugu. Ikusi dugu Udala nola erabiltzen duen etekin politikoa ateratzeko. Esaterako, gehiengoa aurka izan arren, atez atekoa inposatu du hondakinak biltzeko, Elgopebiren kasua erabili du mendeku politikoarekin eta Udala herriko taberna batekin nahastu du, salatu du. Horren aurrean, bere alderdiak inposiziotik eta etiketetatik urrun dagoen herri ireki eta tolerantea nahi duela ziurtatu du, hau da, ezberdintasunetik bakean bizitzen dakien herria.
Santosek nabarmendu du EAJ-PNV dela Astigarragarako aukera bakarra. Eta, ondorioz, esan du bera eta bere taldea prest daudela bestelako Astigarraga eraikitzeko.
Hori lortzeko, egoitza berrira hurbiltzeko gonbitea luzatu die elkarte, merkatari, enpresari, sagardogile, langile, langabe eta adin eta baldintza guztietako bizilagunei. Jakinarazi du lokala zabalik izango dela astelehen eta asteazkenetan, 13.00etatik 15.00etara, eta astearte eta ostegunetan, 18.00etatik 20.30era.
Gainera, nahi dutenek telefonoz ere deitu ahal izango dute (682764522) edota posta elektronikoa bidali (jesusmarisantos2015@gmail.com).
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


