Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Sortu itsu ibili da zerbait aurkitu nahian, baina ez du ezer aurkitu
Batzarkide jeltzale Eider Mendozak Sorturi leporatu dio, estrategia lantzen egotea, hain zuzen ere, arerio politikoa erasotzeko estrategia. Eta helburua honakoa da: Bilduren kudeaketa txarra ezkutatzea, izan ere, ez da gai izan Deskargako obra bukatzeko, hain zuzen ere, kudeatu behar izan duen obra bakarra.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dute gaur goizean, ikerketa batzordea sortzea, hain zuzen ere, 2014ko azaroaren 21ean Azpeitiko Instrukzio Epaitegian Gipuzkoako Foru Aldundiak sartu zuen kereilatik ondorioztatu litezkeen ardura politikoak zehazteko ikerketa batzordea. Batzordea publikoa izango da. EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak Sorturi leporatu dio, ekimena bultzatu izana, eta honakoa esan du: “Sortu itsu ibili da zerbait aurkitu nahian, baina ez du ezer aurkitu”.
Horren harira, Mendozak ezker abertzaleari eskatu dio, argitzeko zer dela eta ikerketa batzordea otsailean eskatzen duen, baldin eta Foru Aldundiak salaketa azaroan jarri bazuen, abenduan salaketa tramitera onartua izan bazen, eta Larraitz Ugartek azalpenak Batzar Nagusietan urtarrilean eman bazituen. EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, arrazoia segidakoa da: “Ezker abertzaleari ez zaio axola egia. Izan ere, legealdiaren hasieratik Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek erakundeak erabili ditu EAJ-PNVren kudeaketaren izen ona kaltetzeko. Baina aitzitik, ez du ezker aurkitu, eta horrek oso gogorra izan behar du, helburu hori bakarrik izan duen pertsonarentzat”.
Era berean, Eider Mendozak gardenak izatearen alde egin du, betiere, berme guztiekin, eta honakoa adierazi du: “EAJ-PNVk nahi du inor baino gehiago egia argitaratzea. Baina aitzitik, ez dago denborarik Batzar Nagusiek bere jarduera eten aurretik egiteko. Larraitz Ugarte foru diputatuak nahi du 8 egunetan gaia aztertzea, batzordean parte hartu behar dutenei deitzea eta entzutea, eta neurriak hartzea. Hori ezinezkoa da, eta erakusten du helburua ez dela gardenak izatea, baizik eta estrategia jakin batekin betetzea. Eta, beraz, argi gelditu da ezker abertzaleak dagoeneko idatzi dituela ikerketa batzordearen ondorioak”.
Hortaz, Mendozak salatu du, agerian gelditu dela Larraitz Ugartek eta Bilduk batzordea sortu nahi izan dutela, behin Deskargako obra behin betiko geldituta. Beraz, ezker abertzalearen helburua honakoa da: “Bilduren kudeaketa txarra ezkutatzea, izan ere, ez da gai izan Deskargako obra bukatzeko, hain zuzen ere, kudeatu behar izan duen obra bakarra”. Horrenbestez, batzarkide jeltzaleak salatu du, Bilduk hauteskundeetara iritsi nahi duela susmoak elikatuz, eta epaiketak bide luzea izango duela.
Azkenik, Eider Mendozak Larraitz Ugarteri leporatu dio, marra gorri guztiak gainditu izana, eta segidakoa esan du: “EAJ-PNV oso lasai dago, bai arlo politikoan, bai arlo teknikoan. Hala ere, baldin eta epaitegiak irregulartasunen bat egon daitekeela esango balu, guk geuk eskatuko dugu ikertzea azken muturreraino, baina beti gardenak izanez eta berme guztiekin, eta ez, ordea, presaz udal eta foru hauteskundeak datozelako. Hori da hartu dugun konpromiso politikoa”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


