Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/22

Aldazabalek baieztatu du atez ateko bilketa sistema ez ezartzea, bermatu dugu

5. edukiontzia ipini zenetik 2013an, gaikako bilketak % 12ko igoera izan du
Aldazabalek baieztatu du atez ateko bilketa sistema ez ezartzea, bermatu dugu

Soraluzeko Debabarrengo Mankomunitateko ordezkaria eta udaletxeko EAJko bozeramailea den Iker Aldazabalek jakinarazi duenez 2014. urtean herrian sortu zen zabor guztitik, %6ko igoera izan du gaikako zabor bilketak. 2013an %30,49koa izan zen, 2014an berriz %36,31koa. 5. edukiontzia ipini zenetik 2013an, gaikako bilketak %12ko igoera izan du. Bide onetik goaz eta emaitzak hobetzeko erronka handia daukagu aurretik gaineratu du.

Aldazabalek Soraluzeko datuak mahai gaineratu ditu eta jakinarazi du 2013. urtean 1.423.849 Kg batu zirela eta hauetatik 434.112,36 Kg gaikako bilketaren bitartez, guztira %30,49a hain zuzen ere. 2014an 1.394.594 Kg bildu ziren, 29.255 Kg gutxiago, baina gaikako bilketak gorantz egin zuen, 506.440 Kg hain zuzen ere, %36,31 guztira.

Bio hondakinari dagokionez, adierazi du, aurreko urtean guztira 207.239 Kg batu zirela. Emaitza hau horrela zatitu daiteke; 195.170 Kg 5. edukiontziaren bitartez lortu ziren. Beste 11.337,98 Kg auto-konposta egiten duten herriko familien eskutik eta 732 Kg lorezaintzan eta inausketa lanei esker. 

Bestalde sinistuta dago, sistema honen bitartez jasotzen den zaborrak gora egingo duela. Eta gogorarazi du, 2015eko aurrekontuetan 13.500 aurreikusten direla 3 auzo konposta gune berri eraikitzeko udalerrian. Bestalde aurreratu du, denbora gutxi barru, mankomunitateak udaletxeko kontzejupean bio hondakinak biltzeko poltsak banatzen dituen makina bat ipiniko duela. Poltsa biodegradagarri hauek, 5.edukiontzia zabaltzeko erabiltzen den txartelaren bitartez, eskuratu ahalko direlarik.

Bozeramaile jeltzalea eta alkategaia den Iker Aldazabalek jakinarazi du edukiontzien bitartez egiten den bilketa sistemaren aldeko apustu garbia egiten dutela hurrengo legealdira begira ere. Eta atez ateko bilketa sistemaren aurka azaldu da.

Nahiz eta BILDU, udal gobernuan egon, bai Debabarreneko Mankomunitatean baita udaletxean egindako lanari esker, atez ateko bilketa sistema ez ezartzea, bermatu dugu. 

Azkenik, Aldazabalek soraluzetarrak animatzea nahi ditu gaikako bilketaren alde egiten jarraitzera eta kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainen aldeko apustu garbia egiten du, urtetik urtera emaitzak hobeagotzeko zeren eta ingurumena denon ardura baita.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...