Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oier Korta alkategaiak hondakinen mahaian adostu ez zen sistema, Bilduk korrika eta presaka inposatu nahi duela salatu du
Oier Korta alkategaiak hondakinen mahaian adostu ez zen sistema, Bilduk korrika eta presaka inposatu nahi duela salatu du
Udal gobernuak edukiontziei txipa ezartzeko aurrekontuak eskatzea erabaki duela eta, Zumaiako EAJ-PNVk eskatu du “zumaiarrak erabaki dezatela hondakinak biltzeko sistema” eta horretarako “alderdi bakoitzak agertu dezala datozen hauteskundeetarako gobernu programan argi eta garbi gai honen inguruan duen proposamena”.
Oier Korta alkatetzarako hautagai jeltzaleak salatu du “legealdia bukatzear dagoenean, udalak, ´hondakinen mahaian´ parte hartu zuten gehiengoari muzin eginez, korrika eta presaka, adostu ez den sistema “inposatu nahi du herrian” eta adierazi du: “ez Bilduren bi legealditan, ezta aurreko legealdietan ere, ez dugu ezagutu herrian halako haserrea piztu duen beste gairik”.
Ildo horretan Kortak azpimarratu du: “bi urte betetzera goaz, hondakinak biltzeko sistemaren akordioa sinatu zenetik eta hamaika bilera, hara eta hona, eta denbora pasa hala, adostutakoa gauzatu ezinezko akordioa zela jakinarazi zuen udal gobernuak eta bat batean abenduan, sistema berria martxan jartzea erabaki zuen”.
Hautagai jeltzaleak gogoratu du EAJko udal taldeak abenduan adierazitakoa: “gaur egun, funtzionamenduari eta kostu ekonomikoei dagokionez, zehaztasunik jakin gabe jarraitzen dugu. Dakigun bakarra da, organikoak eta errefusa jasotzeko ibiliko diren bi edukiontzi motak txipa eramango dutela eta gaur egun daudenak baino edukiera txikiagokoak jarriko direla baina datu errealetan oinarritu gabeko inolako argudiorik gabe”. “Zergatik bi urtetako paralisi honen ondoren Bilduk presaka inposatu nahi digu sistema berria? Zergatik Azkoitian eta Mutrikun herritarrek erabakitzeko aukera izan dute eta Zumaian ez?” galdetu du Kortak.
Zerrendaburuak bere kezka agertu du “inposatu nahi diguten sistema berria, Tolosakoaren kopia bat izango ote den” eta horrek “benetako kezka ematen digu”. “Horregatik, eta Tolosan sortutako haserreagatik egokiena sistema berri hori bizi dutenen testigantza zuzena jasotzea litzateke” aurreratu du.
Amaitzeko esan du: “maiatzaren 24ko hauteskundeetara aurkezten garenok aukera ezin hobea dugu, geure programen bitartez, gure herri eredua azaltzeko, eta izan daitezela zumaiarrak, gai honetan ere azken hitza emango dutenak. Hasieratik garbi izan dugu gaia, herriarekin landu behar dela eta ez herriaren aurka, adostasunarekin eta ez inposizioarekin”. “Horregatik, argi eta garbi diogu bosgarren edukiontzia defendatzen dugula baina ez gaur egun ditugunak baino ontzi txikiagoak. Ez dauka inolako zentsurik eta ez dugu nahi Zumaiako kaleak etengabeko eta berehala betetzen diren edukiontzien erakusketa zikin bat bilakatzea Tolosan gertatzen ari den bezala”. amaitu du.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


