Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/23

EAJ-PNVk Eibarko industriaren jarduna “Txopitea eta Pakea” sarien bidez goraipatzea proposatu du

Proposamena erregistratu dute udaletxean aipatu sariek balorean jar dezaten Eibarko enpresa eta enpresariek egindako lana.EAJk industriaren aldeko apustua berretsi du enplegua sustatu eta gazteen artean ekintzailetasuna bultzatzeko
EAJ-PNVk Eibarko industriaren jarduna “Txopitea eta Pakea” sarien bidez goraipatzea proposatu du

EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile Eva Juezek proposamena erregistratu du udalak banatzen dituen “Txopitea eta Pakea” sariek Eibarko industriaren jarduna goraipa dezaten. Jorge Oteizak diseinatutako eskultura txiki batez irudikatutako sariak 1998. urtean jarri ziren martxan eta geroztik, hainbat eibartarren lana saritu dute, baina enpresa munduari dagokionez, soilik enpresa batek (Microdeco) eta teknologo batek (Iñaki Goenagak) jaso dute aipatu saria.

Jeltzaleen aburuz, “bistakoa da udalak enpresa munduarekiko duen interes eza eta hori aldatu egin behar dugu”. EAJk uste du “ez diogula langabezian dauden 2.269 langabetuei irtenbiderik eskainiko industriaren aldeko apusturik egiten ez badugu, izan ere, Eibarko 531 langabetu sektore honetakoak dira”. Juezek dio gisa honetako neurriekin “herriaren garapenaren giltzarri izan diren enpresa eta enpresariek egindako lana balorean jarriko genukeela”.

Alkategaiak gogora ekarri ditu Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzak Eibarren, non baieztatu zuen “tailerren arima, Eibarren arima dela, Euskadiren arima” eta gehitu zuen “ezin dugula gure garapen-prozesua dena albo batera utzi”. “Gazteen ekintzailetasuna sustatzeko neurriak behar ditugu, 2014. urtean Eibarko gazteen langabezia tasak %38 egin baitu gora” adierazi du Juezek. Era berean, gogorarazi du ekintzailetasunaren aldeko apustua egitea PSErekin aurrekontuak adostu ahal izateko EAJk ezarritako baldintza ukaezina izan zela.

“Txopitea eta Pakea” sariak 1998etik banatu dira Eibarren eta margolari, diseinatzaile, idazle, funtzionario, politiko, euskaltzale edota feminista desberdinen lana saritu dute. “Dudarik gabe guztiek merezi izan dute saria, baina deigarria iruditu zaigu zerrenda osotik tailer munduari lotutako pertsona eta erakunde bakar bat egotea, Eibarko arima izanda” deitoratu du Juezek. Halaber, jeltzaleek beharrezkotzat jo dute ekintza desberdinak martxan jartzea tailer munduari eta industriari bultzada emateko, ildo horretatik, Toribio Echeverría sariak aipatu dituzte , 1987. urtean EAJ-PNVren ekimenez martxan jarri zirenak.

Juezek dio bere alderdiak 35 urte baina gehiago daramatzala industriaren aldeko apustua egiten, “Bilduk Aldundian ez du behar bezala babestu eta bultzatu lurraldeko industria-ehuna eta enpresekin konfrontazioa besterik ez du sustatu”. “Udala bere aldetik, IBIa kobratzeko bakarrik jartzen da enpresekin harremanetan” azaldu du. Horregatik, Juezek hitz eman du Eibarko enpresek dituzten arazoak gertutik entzunaz eta enpresen funtzio soziala balorean jarriaz gobernatuko duela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...