Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-k konpromisoa hartu du enpresei laguntzeko urtero 50 milioi euroko programa berezia egiteko
Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok azpimarratu du, erronka nagusia izango dela enpresekin harremana eta komunikazioa sendotzea, izan ere, Bilduk ez du enpresekin ia harremanik izan, aurreiritzi ideologikoak dituelako
Gipuzkoako EAJ-PNVk lan-jardunaldia egin du gaur goizean Elgoibarrren. Bertan, parte hartu dute, Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietarako hautagaiek, eta Elgoibarko (Ane Beitia), Eibarko (Eva Juez), Soraluzeko (Iker Aldazabal), Mutrikuko (Jose Ángel Lizardi) eta Debako (Cristobal Del Corte) zerrendaburuek. Lan-jardunaldian hausnartu dute Gipuzkoako eta, bereziki, Debabarrena eskualdeko ekonomiaren egoera.
Jardunaldiari hasiera emateko, Jaz enpresako zuzendari nagusi Eduardo Zubiaurrek Debabarrenako ekonomiaren hausnarketa egin du. Zubiaurrek azpimarratu du, baldin eta Debabarrenak ezaugarri bat badu, hori industria dela. Eta une honetan industriaren egoera zaila da. Eta horri aurre egiteko, ezinbestekoa da diagnostiko bat egitea eta elkarlanean neurriak ezartzea, enplegua sortzeko, lehiakorrak izateko eta ongizatea sortzeko. Baina aitzitik, Eduardo Zubiaurreren ustez, 2011tik ez dugu ez diagnostikorik, ez neurririk ikusi, Foru Aldundiak industriatik urrun egon delako. Beraz, unea da ekintzailetza, elkarlana eta elkartasuna berreskuratzeko, Gipuzkoak aurrera egin dezan.
Behin Eduardo Zubiaurreren analisia entzunda, zerrendaburu jeltzaleen txanda izan da. Bakoitzak bere herriko egoeraren berri eman du, baina zerbait azpimarratu badute honakoa izan da: Ekonomiaren garapenak industriaren eskutik etorri behar du. Eta horretarako ezinbestekoa da hezkuntza langile prestatuak izateko. Ekonomiaren egoera eta langabezi tasa dira Debabarrengo herritarrei gehien arduratzen diena gogoan izan, Soraluze dela langabezia-tasa altuena duen herria eta Eibar hirugarrena . Zerrendaburuen ustez, egoera horri aurre egiteko, ezinbestekoa da eskualdea elkarlanean aritzea. Gainera, zerrendaburuek turismoa eta etxebizitza aipatu dituzte ekonomia sustatzeko beste tresna bezala.
Lan-jardunaldia amaitzeko, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: Erronka nagusia izango da enpresekin harremana eta komunikazioa sendotzea, izan ere, Bilduk ez du enpresekin ia harremanik izan, aurreiritzi ideologikoak dituelako. Horren harira, Olanok enpresen garrantzia azpimarratu du, izan ere Gipuzkoako lanpostuen %85 sortzen dute. Gainera, Gipuzkoak industria-sare handia du, hain zuzen ere, lehiakorrak izaten jarraitzeko mantendu behar dugun sarea, betiere, inor bazterrean utzi gabe. Izan ere, enpresa txikiek ezin dute garatzen jarraitu enpresa esportatzaileak gabe.
Era berean, Markel Olanok segidakoa salatu du: Azken lau urteetan Bilduk ez du ekonomia lehenetsi. Ez du plangintzarik egin eta pixkanaka ekonomia sustatzeko aurrekontu-sailak murriztu ditu, kultura politikoa arazoa duelako. Beraz, jarrera horri aurre egiteko eta industria laguntzeko, EAJ-PNVk konpromisoa hartu du enpresei laguntzeko urtero 50 milioi euroko programa berezia egiteko.
Gainera, Olanok esan du, langileek parte hartu behar dutela enpresen erabakietan zein kapitalean, lehiakorrak izaten jarraitzeko, proiektuek Gipuzkoan bizirauteko eta erabakitzeko eskubidea ez galtzeko.
Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiaren hitzak: Zerga politikak enpresei laguntzeko tresna izan behar du eta ez soilik diru-biltzeko tresna. Gainera, enpresa barruko ekintzailetza sustatu behar dugu, izan ere Gipuzkoan baditugu ezagutza handiko tresnak, besteak beste, bioteknologia eta nanoteknologia, eta horiekin ere ekonomia sustatu dezakegu.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


