Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olanok kalitatearen aldeko apustua nabarmendu du Belauntzara eta Idiazabalera egindako bisitetan
Markel Olanok, Belauntzako alkate Mariano Lazkanorekin eta Idiazabalgo Ioritz Imaz alkatearen eskutik bi herrietako errealitatea ezagutu ditu.
Markel Olano, Gipuzkoako Aldun Nagusitarako hautagai jeltzalea, Belauntzan eta Idiazabalen izan da ostiral honetan. Bi herrietako alkateen eskutik, Belauntzako Mariano Lazkano eta Idiziabalgo Ioritz Imaz, herri bakoitzean bizi duten egunerokotasuna , eta etorkizunera begira dituzten proiektuak ezagutu ditu.
Belauntzan, goiz-goizetik, enpresak eta interes bereziko lekuak bisitatzen aritu dira. Bisitaldia, Muñagorri galdarategian hasi eta jarraian Sutargi, adimen urritasuna duten pertsonak lana egiten duten enpresa ikusi dute. Lantegi honen helburu nagusia, enpresekin eta izaera publiko zein pribatuko erakundeekin hitzartutako zerbitzua eskaintzea, minusbaliotasun-ziurtagiria duten adimen urritasun arin eta limitez diagnostikatutako pertsona taldearen lan itxaropenei erantzuna ematea da, eta babes osoa adierazi diete egiten ari diren lanarengatik .Azkenik, udaletxean alkatearekin bildu da herriaren errealitatea eta proiektuen berri partekatzeko.
Idiazabalgo bisita, Idiazabal jatorri izendapenarekin lanean ari diren Gaztañanditxulo eta Ondramuño gaztandegiak bisitatuz hasi dute. Gero, herriko ganadu zaleen elkarteak duen biltegian, lehen sektoreko ordezkariekin elkartu dira. Hemen, Markel Olanok kalitatearen eta ekoizpen profesionalizatu baten aldeko apustua nabarmendu du, Idiazabalgo bizi maila eta ongizatea mantentzeko “bai lehen sektorean eta baita industri arloan ere, biak indar handia baitute Idiazabalen” azpimarratu du .
Ildo berean, Olanok adierazi du erakundeetatik babesa eman behar zaiela kalitatearen alde eta ekoizpen profesional baten alde lanean dihardutenei eta gaineratu du: “Lurraldearen oreka mantentzeko ekimen ekonomikoak indartu behar dira eta baserritarrek ere, baserritik bizi ahal izateko, erakundeek profesionaltasunaren aldeko apustua egiten dutenei babesa eman behar die”.
Hautagai jeltzaleak Idiazabalgo baserritarrek elkartzeko izan dute gaitasuna goraipatu du, beraien artean biltegi komuna eskuratu eta bertan behar dituzten tresnak gordetzeaz aparte, abereentzat beharreko dituzten elikagaiak ere modu partekatuan erosten dituztelako.
Lehen sektorearekin egon ondoren, eta bisita amaitzeko, Olano eta Imaz udaletxera joan dira. Bertan herriko hainbat enpresetako ordezkariekin hitzartutako bileran, egungo egoeraren berri eta eskuetan dituzten proiektuetaz aritu dira.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


