Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-ren ustez, Deskargako obra gelditzeak erakusten du Ezker Abertzaleak porrot egin duela Gipuzkoako etorkizuna kudeatzen
Jeltzaleek txosten teknikoak eskatuko dituzte Batzar Nagusietan, erabakiaren ekonomia- eta lege-ondorioak ezagutzeko.
Ezker abertzaleak segidako aldebakarreko erabakia hartu du: Beasain-Durango errepidearen Antzuola eta Bergara arteko zatia eraikitzeko kontratua etetea, hain zuzen ere, Antzibar eta Moyua enpresek osatzen duten UTE delakoarekin zuen kontratua. Behin albistea ezagututa, EAJ-PNV-k honakoa esan du: Deskargako obra gelditzeak erakusten du ezker abertzaleak porrot egin duela Gipuzkoako etorkizuna kudeatzen”. Eider Mendoza batzarkidearen ustez, “Larraitz Ugarte ez da gai izan garatzeko bere departamentuak egin behar izan duen obra handi bakarra, hain zuzen ere, Gipuzkoako azkeneko gaitasun handiko errepidea”.
Horren harira, batzarkide jeltzaleak adierazi du, orain, gertakariak behartuta, Larraitz Ugartek berak segidakoak onartu behar izan dituela: lehenik, obraren atzerapena; bigarrenik, ez duela obra garaiz bukatuko; eta azkenik, ez duela beteko esleitutako prezioa. Beraz, Ugartek onartu behar izan du, EAJ-PNV-k behin eta berriro Batzar Nagusietan salatu duena.
Era berean, Eider Mendozak azpimarratu du, ez dutela zer ikusirik obra honek – Larraitz Ugartek gelditu du %10eko desbideratzea dagoelako – eta BIDEGIk Deskargan kudeatzen ari den obrak – %18ko gainkostua du –. Beraz, bi obrak gelditzeko arrazoiak oso ezberdinak dira.
Hortaz, Mendozak honakoa esan du: “Mugikortasuneko eta Bide azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek erakutsi du ez de la gai proiektu konplexuetako kudeaketan sortzen diren arazoei aurre egiteko. Gipuzkoako edozein obratan geologia-arazoak egon daitezke eta, horrek, Foru Aldundiaren edozein arduradunari behartzen dio prest egotera aurreikusi gabeko arazoei aurre egiteko, betiere, egunero lana eginez eta negoziatzeko gaitasuna izanez. Baina aitzitik, Bide azpiegituretako foru diputatuak ez du azterketa hori gainditu eta errealitatea Larraitz Ugarteren desio eta obsesioei gailendu zaie. Izan ere, Larraitz Ugartek bere denbora aurkari politikoa erasotzen pasa du eta, azkenean, bere hitzen eta salaketen preso erori da”.
Gainera, EAJ-PNVren batzarkideak ohartarazi du, Larraitz Ugarteren porrotak ondorio ekonomikoak izango dituela Foru Aldundiaren diru-kutxarentzat. Izan ere, hartutako erabakia ekonomia kontzeptuetan ados ez egoteagatik izan da eta, ziurrenik, epaitegietara joango da, Ugartek nahiago duelako auzi on bat – hain zuzen ere, berak politika uzten duenean amaituko den auzia – akordio txar bat baino. Horrenbestez, arazoa gaiztotuko da eta ezker abertzaleak konpondu ez dituen beste hainbat arazoen zerrendan sartuko da.
Eider Mendozak, halaber, salatu du, ezker abertzalea ez dela gai izan aurrera eramateko Gipuzkoako errepideak kudeatzeko egin beharreko obra handi bakarra. Izan ere, Ugarteren obsesioa izan da EAJ-PNVren aurka egitea, eta ezker abertzalearen kultura politikoa suntsitzailea da.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVk eskatuko du, lehenbailehen Larraitz Ugartek Batzar Nagusietan azalpenak emateko. Jeltzaleen helburua honakoa da: Larraitz Ugartek behingoz egia esatea eta segidakoa azaltzea: lehenik, benetako arrazoiak kontratua eteteko; bigarrenik, aldeen arteko akordiorik egon den; hirugarrenik, nolako jarrera izan duen arazoa konpontzen saiatzeko; eta, azkenik, zein egoeratan gelditu den obra.
Azkenik, hona hemen Mendozaren hitzak: “EAJ-PNVk jakin nahi du zeintzuk izango diren erabakiaren ekonomia- eta lege-ondorioak. Eta horretarako, Batzar Nagusietan behar diren txosten teknikoak eskatuko ditu. Gainera, sindikatuen ordezkariak berriro gonbidatuko ditu, ezagutzeko zein egoeratan gelditzen diren obrako 100 bat langile”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


