Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Juanje Alberdi: "2015eko aurrekontuek ezker abertzalea kea saltzen ari dela agerian usten dute"
Ohartarazi du udal gobernuak hasitako proiektu nagusientzako, Erabilera anitzeko kultura azpiegitura edo Museoa, ez dela dirurik ziurtatu aurrekontuetan. EAJ-PNVk bere proposamenak egin ditu 2015era begira, eta Bergaran aldaketa radikala behar dela argitu dute, ekonomia eta kudeaketa onean oinarriturik.
Ezker Abertzaleak aurkeztu dituen aurrekontu proiektuaren inguruan esan beharra dugu, beste behin ere, gastu arruntaren gehitzea nagusitzen dela, pertsonal gastuak handituz eta inbertsioetara dirurik bideratu gabe. Ustez proiektu garrantzitsuena denak, Seminarioko elizako erabilera anitzeko aretoak, ez dauka diru partida propiorik eta momentuz ezta diru-laguntzarik ziurtatuta ere (kontu hartzaileak bere txostenean adierazten duenaren arabera). Ezker abertzalea propagandan oinarritutako politika egiten ari da, kea bakarrik salduz.
Honen aurrean, Bergararako gure proposamenak aurkeztu nahi ditugu. Herria indarberritu eta berpizteko benetako ahalegina egin beharra dago, kultura eta ekonomia jarduerak… garena garela kontuan izanda.
Bide honetan, berebizikotzat jotzen dugu errotazio sistemako aparkalekuak eraikitzea, oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza bermatzeko eta merkataritza eta aisialdi guneetara pertsonak erraztasunez heltzeko. Honela, 150.000 euroko partida bideratzea proposatzen dugu alternatiba ezberdinak aztertuko dituen azterketa sakon bat egiteko. Udal gobernuak geroz eta neurri murriztaileagoak hartzen ari da eta OTA, beharrezkoa bada ere, ez da nahikoa.
Sektore ekonomiko ezberdinetako eragileak dinamizatzeko diru kopuru garrantzitsua bideratzea nahitaezkoa dela uste dugu, udalak, alkatea buru duela, ekintza ezberdinetan gogotsu parte har dezan. Esaterako, Larramendi poligonoan industria berrien ezarpenean erabakitasun handiagoaz jokatu beharko litzateke, eta ez orain arteko intentzio-adierazpen eta aurrerapenik ez duten bilera luzeetara mugatu.
Ezker abertzaleak aurkezturiko eta aurrekontuetan diru partikarik ez duten fikziozko inbertsio proposamenen aurrean, benetako inbertsioa eskatzen dugu Seminarioko erabilera anitzeko gunerako, udalaren diru ekarpen zuzenarekin eta baita diru-laguntzen bidez ere, 2016rako martxan egon dadin.
Bidegorrien sarea ere bukatu beharra dago, inguruko herriekin lotura benetakoa izan dadin eta eskualdeko mugikortasun eraginkorra erraztuz. Zortzi urtean zehar hainbat promesa entzun ondoren, lotura prekarioekin jarraitzen dugu.
Eta finantzazioa? Egun udalak sortzen dituen baliabideen zentzuzko erabileratik.
Zabor bilketari dagokionez, atez ateren ordez gure apustu eta erdedua 5. Edukiontzia da. Gaur egungo sistemak ez du lortu bergarar asko erakartzea eta gainera gaur egun 400.000€tako defizita sortzen ari da. Sistema berriz aztertzearen aldekoak gara. Gure apustua, gehiengoa errespetatuz 5. Edukiontzia ezartzea da eta diru publikoaren kudeaketa zorrotzagoa egitea. EAJ-PNVk argi dauka Bergarak erabateko aldaketa behar duela, ez bakarrik udal kudeaketan baizik eta herriak enplegu sortzearen bidea hartu beharra du, industria sortzearena, azken finean, Bergarak, galdutako denbora berreskuratu behar du. Guk argi daukagu Bergarak etorkizuna izateko ze proiektu behar duen.
Igerilekuan ere gastu eta sarrerak arrazionalizatu behar direla uste dugu, sarrerak 900.000 euro ingurukoak izan daitezen (aurrekontuetan 1,5 milioi euroko gastua dago jasota eta honela defizita 600.000 eurokoa litzateke).
Lehenengo kapituluko pertsonal gastuak, Madrilek inposaturik soldatak bere horretan mantendu badira ere, %30eko igoera izan du azkeneko legealdietan. Horregatik, 900 langiletik gora (zergak ordaintzen dituztenak) galdu dituen herriaren errealitatera birmoldatu behar da, beti ere izatedun eskubideak errespetatuz.
Eraiki egin nahi dugu, azken zortzi urteetan ezker abertzalearen gobernuak dituen eta gainbeheran dagoen Bergararen benetako argazkiari aurre eginez.
Hainbat eragile ekonomiko eta sozialekin gabiltza lanean Bergarak behar duen etorkizuneko proiektuan, eta herritar guztiekin jarriko gara harremanetan beraien ekarpenak ere jasotzeko.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


