Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/20

Eneko Goiak kritikatu du Bilduren kudeaketa txarrak udalari eragingo dizkion ondorio ekonomikoak eta legalak

Bozeramaile jeltzale donostiarrak aurpegiratu dio Izagirreri Bildu sekulako kontraesanean kokatu dela, aldi berean aldarrikatzen baitu publikoaren 'erreskatea' -Arrandegiko eraikinaren kasuan- eta korrika eta presaka saltzen baitu Lasala Plazako udal eraikina diru-kontuak berdintzeko
Eneko Goiak kritikatu du Bilduren kudeaketa txarrak udalari eragingo dizkion ondorio ekonomikoak eta legalak

Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramaileak, Eneko Goiak, Izagirre alkateari aurpegiratu dizkio Lasala Plazako udal eraikina saltzean eta Bretxako Arrandegia eraikinaren inguruko erabakiak hartzean izan duen jokabideak eta gardentasun falta sor ditzakeen ondorio ekonomikoak eta legalak. Oso ezberdinak badira ere bi operazio hauek, Bilduk nahita lotu nahi ditu biak; bien arteko lotura bakarra, ordea, kudeaketa txarra eta Udalbatzaren gehiengoaren borondateari muzin eginez, Bilduren ezaugarria den irizpideen ezarketa dira, nabarmendu du Eneko Goiak. 


Goiak kritika horiek egin ditu ez ohiko Ogasuneko Batzordean, alkateak haren Gobernuak Alde Zaharreko Lasala Plazako eta Arrandegiko udal eraikinen inguruan hartutako erabakien berri jakinarazteko deitu dena. Bildu zeharo dago kokatuta kontraesanean, baieztatu du Goiak Aldi berean izendatzen du bere burua publikoaren txapeldun -Arrandegia eraikin osoa eskatuz- eta korrika eta presaka, eta Udalbatzaren iritziaren kontra, saltzen du udal jabegoa kontuak berdintzeko Ilunbe saltzea lortu ez duelako, Lasala Plazako eraikin baliotsua egin duena", adierazi du Eneko Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...