Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano: “ezker abertzaleak erakutsi du enpresatik oso urrun dagoela eta ez dela gai izan Gipuzkoako ekonomia kudeatzeko”
EAJ-PNVren diputatu nagusigaiak Miren Elgarresta alkategaiarekin batera Oñatiko erreferentziazko zentroak bisitatu ditu eta udalerriko errealitate ekonomiko, sozial eta kulturala gertutik ezagutu du.
Gipuzkoako Aldun Nagusi izateko hautagai jeltzale Markel Olanok eta Miren Elgarresta alkategaiak Oñatiko erreferentziazko hainbat enpresa, lehen sektoreko eragileak eta gizarte eragileak bisitatu dituzte. Markel Olano Gipuzkoako udalerriak gertutik ezagutzeko xedez egiten ari den lanketaren baitan, atzo Oñatira gerturatu zen hurbiletik bertako errealitate ekonomiko, sozial eta kulturala ezagutzera.
EAJ-PNVko diputatu nagusigaiak azpimarratu du “Gipuzkoa lurralde industriala dela, zeinetan Oñati erreferente den, horregatik, esfortzua egin behar dugu erreferentzia hori galdu ez dezan”. Markel Olanok azaldu duenez, Ezker Abertzaleak ez du industria proiekturik eta ez du sektore honetan enplegua sortzeko apusturik ere egin. Olanok gaineratu du, enpresek gizarte funtzio garrantzitsua dutela, eta hori da, hain zuzen ere, herritarren aurrean babestu behar duguna. Izan ere, enpresek Gipuzkoako enpleguaren %85 sortzen dute eta, beraz, enpresek aberastasuna sortzen dute Gipuzkoan eta Oñatin, ondoren ahalik eta modu orekatuenean banatu behar den aberastasuna.
Ildo beretik, Olanok gehitu du enpresak erortzen badira, gizartea bera ere eroriko dela eta hori gerta ez dadin, ezinbestekoa dela estrategia bat izatea, elkarlanean eta konfiantzan oinarritua egongo dena. “Aitzitik, ezker abertzaleak aurreiritzi ideologiko handiak ditu, eta ondorioz, enpresekin ez du ia harremanik izan eta hori, oso larria da” adierazi du. Era berean, EAJ-PNVren diputatu nagusigaiaren ustez, enpresekin harremana sendotu behar da eta Gipuzkoako ekonomia eta gizarte eragileekin (zentro teknologikoak, lanbide heziketa, unibertsitateak etab.) elkarlanean aritu behar dugu industria-jarduera, enpresa berriak eta enplegua sortzeko. Horrenbestez, Markel Olanok azpimarratu du, EAJ-PNVk elkarlana sustatuko duela eta ez liskarra, eta segidan salatu du: “Ezker abertzaleak erakutsi du enpresatik oso urrun dagoela eta ez dela gai izan Gipuzkoako ekonomia kudeatzeko”.
Miren Elgarrestak, hasteko, eskerrak eman dizkie bisitatutako zentroei emandako azalpenengatik eta aipatu du Oñatiko enpresek ere behar dituztela ekonomia sustatzeko politikak eta batez ere autonomo eta merkataritzan egin du azpimarra, "askotan enpresez hitzegiten dugunean enpresa handiez bakarrik ari garela badirudi ere, guretzat enpresa txikiak eta autonomoak oso garrantzitsuak dira herriko ekonomia eragile bezala. Miren Elgarresta EAJko alkategaiak ingurumenaren zaintza eta kontzientziazioa leku guztietan ezinbestekoa dela esan du, baina Oñatin bereziki eta EAJ-PNV beti egon dela jendea ingurumenarekiko kontzientziazio berezia egitearen aldeko proposamenak egiten. "Ondo ezagutzen dudan lehen sektoreko baserritar eta abeltzainei esker bereziak eman nahi dizkiet Oñatiko ingurumena zaintzeko beharrezko eragileak bai dira", azpimarratu du Miren Elgarrestak.
Era berean, EAJ-PNVko gobernu desberdinek sortutako azpiegiturarik handiena eta ia garrantzitsuena ere ekarri nahi izan du gogora, gizarte zerbitzuena hain zuzen, egun oraindik indarrean dagoena eta gainerako estatuko erkidegoek izan nahiko luketena. Oñatin lortutako gizarte zerbitzuen maila mantendu eta areagotzearen aldeko apustua egin du Elgarrestak.
Azkenik, Oñatiko EAJren alkategaiak gehitu du:“Eskerrak eman nahi dizkiot Markel Olano diputatu nagusigaiari Oñatira etorri izanagatik eta Gipuzkoako proiekturako Oñatiko errealitatea gertutik ezagutzeagatik.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


