Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ezker abertzaleak gardentasuna eta partaidetzaren aurkako hautua egin du Debagoieneko estatutuak aldatzerakoan
Ezker Abertzalea bere gehiengo nagusiaz baliatu da 35 urte ondoren estatutuak aldatzeko. Bere erabakiak, partaidetza eta demokrazia baztertuz aurrera eramatea da ezker abertzalearen eredua
Ezker Abertzaleak Debagoieneko Mankomunitateko Estatutu berrien onarpenerako aurkeztu duen proiektuaren aurrean, Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola eta Elgetako EAJ-PNVko zinegotziek Debagoieneko Mankomunitateko estatutuen berrikuste prozesuaren erabateko Gardentasun eta Partaidetza falta eta prozesuaren demokrazia gabezia salatu nahi dugu.
Aipatu udaletan, ordezkaritza zabala duen oposizioko alderdi gisa, Mankomunitate honetako Gobernu Batzordeak estatutu berriak lantzeko prozesutik kanpo utzi gaitu baita oposizioko beste alderdi eta mankomunitatean dauden eragile guztiak ere. Honela, adostasun zabalagoa lortu ahal izateko parte hartze eta lan egiteko aukera ukatu digute. Zinez sinesten dugu gardentasun eta partaidetzan, eta biak faltan bota ditugu prozesu honetan.
Mankomunitateko estatutuak ez dira legealdi bakar baterako, legealdi eta gehiengo desberdinen gainetik, urteetan zehar Mankomunitatea bera kudeatzeko tresna izan behar dira. Debagoieneko EAJ-PNVko zinegotziok eskatu diegu ahalik eta adostasun zabalagoak lortzearren, alderdi politiko eta eragile desberdinen ekarpenak kontutan hartzeko elkarlana ematea. Helegitea ere aurkeztu genuen baina ez dute aldaketa bakar bat ere onartu. Ezker Abertzalearen demokrazia kontzeptuaren arabera nahikoa dute beraien iritziarekin. 35urtetan indarrean egon diren estatutuak aldatu eta onartuko dira Ezker Abertzalearen erredakzio bakarrarekin eta beraien botoen gehiengoarekin, horrela izango da Ezkez Abertzaleak ez duelako nahi izan beste inorekin kontatu.
Gardentasun falta diogu deliberazio eta idazte epean eztabaidatu diren edukien gaineko informaziorik ez dugulako jaso udal gehienetan. Modu berean partaidetza eza ere deitoratzen dugu, Bilduk gehiengo absolutua duen Mankomunitateko Gobernu Batzordeak ez digulako gure iritzia helarazteko, ez eta ordezkatzen ditugun udal gehienen izenean elkarlanean lan egiteko aukerarik eman.
Gure ustez alderdi politiko desberdinetako udal ordezkarien arteko elkarlana beharrezkoa litzateke kasu honetan, Debagoieneko eskualdeko aniztasun politikoaren alde egiteko Mankomunitatean ordezkorik ez duten, baina udaletan ordezkatuak dauden herritarrei mankomunitatean ere beren ordezkaritza bermatzeko.
Zergatik onartu behar dira korrika eta presaka Legealdia amaitzeko 3 hilabete gelditzen direnean 35 urteetan indarrean egon diren estatutuak?
Guzti honegatik, arrazoi hauek larriak iruditzen zaizkigulako, gardentasun eta partaidetza falta salatu nahi ditugu eta baita ezker abertzaleak erakusten duen demokraziaren Kontzeptu estua ere.
Azkenik eskatzen dugu, Estatutuen onarpena ez aurkeztea eta zabaltzea prozesu sakon bat bailarako alderdi politiko guztien ekarpenekin eta akordio zabal eta anitz bat lortzeko bidea ematea hauteskunde ostean.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


