Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/18

Jesus Mari Santos izango da Astigarragako alkatetzarako EAJ-PNV-ren hautagaia

Astigarragako EAJ-PNVk Jesus Mari Santos Anabitarteren aldeko apustua egin du maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako. Santosen hautagaitzarekin herritarren gehiengoaren babesa lortuko duela uste du Eusko Alderdi Jeltzaleak.
Jesus Mari Santos izango da Astigarragako alkatetzarako EAJ-PNV-ren hautagaia

Alkatetzarako hautagaia duela 51 urte jaio zen, Astigarragan. Delineatzaile tekniko izateko ikasketak egin zituen, eta geroztik familiaren altzari lantegi txikia zuzendu du anaiarekin batera. Ezkonduta dago, eta 26 urteko alaba dauka. Santosek dio aitatasunarena izan dela bizitzak eman dion esperientziarik onena.

Santosek gaztetatik sentitu izan du herrigintzarako grina, eta horregatik erabaki zuen aurreko legealdian Astigarragaren alde politikaren alorretik lan egitea. Horrez gain, Astigarraga Garbia plataformaren bozeramaile izan zen Udalak atez atekoa ezarri zuen garaian, benetan uste baitu horrelako ekimenak beste modu batera egin behar direla, hau da, beharrezkoa dela inposiziotik aldendu eta herritarrak entzutea.

Alkatetzarako hautagaia herri kirolei lotuta egon da betidanik, eta landa guneko hainbat eta hainbat txapelketa eta ekimenen antolatzaile izan da, besteak beste, bolo eta toka lehiaketak. Kirola da bere zaletasun handiena, eta Realaren jarraitzaile sutsua da. Horretaz gain, oso gustuko du zinemara joatea eta lagunekin egotea.

Baserriko semea izaki, interes berezia sortzen diote landa eremuko gaiek. Ildo horretan, uste du landa eremuko herriek protagonismo handiagoa izan behar dutela, eta udaletik hori defendatzeko konpromisoa hartu du. Hitza eman du herritarren ondoan egongo dela eta parte hartzea bultzatuko duela astigartarren arazoak konpondu eta herriaren ongizatea bermatzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...