Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Onartu berri diren aurrekontuek ez diete eibartarren benetako behar eta arazoei erantzuten
Eva Juezek, PSOEko udal gobernuak udalbatzara eramandako aurrekontu proiektuak egungo egoerari aurre egiteko lehentasunak zehazten ez dituela eta ondorioz, eibartarren egiazko behar eta arazoei erantzuten ez diela berretsi du.
“Etorkizun-senik ez duen aurrekontu proiektua da” gehitu du Eva Juez alkategai jeltzaleak. Aditzera eman duenez, herritarrak kezkatuta daude enplegu faltagatik, ezegonkortasun ekonomikoagatik eta ziurgabetasun egoeragatik; “eibartar familia askok larrialdi egoerak bizi dituzte eta ezin dugu ahaztu Eibarren 2.269 langabetu ditugula” azaldu du.
Hori dela eta jeltzaleek adierazi dute aipatu aurrekontuek ez dutela ardatz gisa ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea eta beraz, ez dietela herritarren arazoei irtenbidea ematen. Halaber, Alderdi Sozialistak Eibarrerako etorkizun proiekturik ez duela antzeman dezakegu, “adabaki-politikari erantzuten dio, hirian ditugun arazoei behin betiko eta egiazko irtenbiderik eman gabe” gaineratu du Juezek.
Jeltzaleentzat ordea, ezinbestekoa da industriari bultzada ematea, antzina izandako garrantzi eta indarra berreskura dezan, bere garaian Eibarko ekonomiaren ardatz izan zelako eta izatez utzi duelako, jeltzaleen aburuz, erakundeen aldetik ez duelako behar bezalako babesik izan. Jeltzaleen iritziz, edozein erakunde publikoren lehentasuna izan behar du langabezia gutxitzearen alde lan egitea, ekonomiari babesa emango dioten politikak martxan jartzea eta gure kasuan, Eibarko industria-ehunari babesa ematea. Ildo beretik gehitu dute, udal gobernuak ez duela autoenpleguaren aldeko apusturik egin. “Autoenplegua sustatzeko diru partida gehitzea zen aurrekontuen negoziaketetarako ezarritako baldintzetako bat, azaldu du Juezek; gobernuak 30.000 euroko partida sartzea erabaki du, hala eta guztiz ere, guretzat ez da nahikoa diru herriko ekintzaileei benetako aukera emateko” esan du.
Modu berean, Juezek gogora ekarri ditu udal gobernuak hitzemandako proiektuak, urteak geldirik daramatzatenak, Errebal, Txonta, Zezen plaza, Bildosolako txaleten lurzorua edota Mekola. Bestalde, “degradatuak eta ahaztuak dauden eremu hainbat ditugu Eibarren, hala nola, Matsaria, Ibur Erreka, Iparragirre, Ubitxa, Milaflores… eta utzikeria eta degradazio egoera horrek hiri-erdiguneari ere eragin dio” azaldu du. “Hori da bisitariei islatzen diegun irudia, jarraitu du, eta horri gainera aparkaleku arazoa gehitu behar diogu”.
Azkenik, bozeramaile jeltzaleak esan du “ez dago planifikazio, zehaztasun, ezta etorkizun-senik aurrekontu hauetan eta gobernu batek beti argi izan behar du zein norantzatan egingo duen lan, zein den helmuga; guk EAJ-PNVn gauzak argi ditugu eta industria eta zerbitzuak indartzearen aldeko apustua egiten dugu eibartar gazteek beren bizi proiektua Eibarren egiteko aukera izan dezaten”. “Eibartar familiei beren eta hiriaren etorkizuna bermatu behar diegu, Eibar oparoago baten alde lan egin behar dugu” amaitu du Juezek.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


