Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
"Jendea haserre dago autobus geltokia plazatik kanpo jartzearekin" dio Anoetako EAJ-PNVk
“Atez atekoa kentzea eskatzearekin batera, geltoki aldaketa da gehien aldarrikatzen dutena” adierazi du Kepa de la Iglesiak
Anoetako EAJ-PNVko udal taldeak jakinarazi du jendea haserre dagoela autobusak herriko plazan eta Alkiza bidearen inguruan zituen bi geltokiak kentzeagatik eta geltoki bakarra jartzeagatik “apatxe” moduan ezagutzen den etxe parean, errepidearen ertzean.
Kepa de la Iglesiak, bozeramale eta alkatetzarako hautagaiak adierazi du geltoki aldaketa hau bertan behera uztea eta berriro herriko plazakoa berreskuratzea dela azken egun hauetan helarazi eta gehien errepikatu dioten eskaeretako bat, “atez atekoa kentzeko eta bosgarren edukiontzia berriro jartzeko eskaerekin batera”.
De la Iglesiak azpimarratu du “alkatearen isiltasuna” geltoki aldaketa honen aurrean eta exijitu dio informatu dezala aldaketa honen arrazoiaz. “Aldaketa egin da baina markesinak plazan jarraitzen du eta geltoki berriak ez du inolako aterperik eta zerbitzu publiko on batek gutxieneko azpiegitura egoki bat eskatzen du, are gehiago egun hauetako giroarekin”. “Aldaketak beti hoberako izan behar dute ez okerrerako eta helburu horrekin aritu behar du alkate batek. Non dago hobekuntza hemen?” galdetu du.
Amaitzeko, berarengana eta taldeko kideengana ekarpenak eta iradokizunak egitera hurbildu diren anoetarrei eskerrak eman ondoren gogoratu du Hozpeleko lokalean otsailaren 19an eta 24an eta martxoaren 3an,5ean,10ean, 12an eta 17an arratsaldeko seietatik zortzietara daudela “Anoeta 2015-2019” proiektua guztien artean egin asmoz. Baita anoeta2015@gmail.com posta elektronikoan eta 688826110 telefonora deituaz ere.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


