Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/17

EAJ-PNV-k salatu du, Bilduren kudeaketa ilunak erakusten duela ez duela irtenbiderik hondakinen kudeaketaren arazoarentzat

Jeltzaleek aditzera eman dute, Bilduk ez dituela 8 galdera erantzun, hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren gaineko galderak, besteak beste, Osinbeltzeko zabortegiari, Tratamendu Mekaniko Biologiko instalazioari eta Bergarako Epele auzoko konposta egiteko instalazioari buruz.
EAJ-PNV-k salatu du, Bilduren kudeaketa ilunak erakusten duela ez duela irtenbiderik hondakinen kudeaketaren arazoarentzat

Batzarkide taldeek behin eta berriro salatu dute legealdian zehar Bilduren aginteko foru gobernua, egindako galderak edo informazio eskaerak ez erantzuteagatik. Are gehiago, legealdiaren amaieran, foru gobernuak ez ditu hainbat galdera erantzun eta, horrek, batzarkide taldeen lana Gipuzkoako Batzar Nagusietan – hain zuzen ere, foru gobernuari kontrola egitea –  oztopatzen du.

Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide taldeak salatu du Bilduk ez dituela erantzun 8 galdera, hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren gaineko 8 galdera, besteak beste, Osinbeltzeko zabortegiari, Tratamendu Mekaniko Biologiko (TMB) instalazioari eta Bergarako Epele auzoko konposta egiteko instalazioari buruz. 

Horiek horrela, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Bildu ez da gardena izaten ari eta kudeaketa iluna egiten ari da, izan ere, ez die EAJ-PNVren galderei erantzun, hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren gaineko galderei. Beraz, Bilduren kudeaketa ilunak erakusten du ez duela irtenbiderik hondakinen kudeaketaren arazoarentzat”.

Hortaz, Ezeizabarrenak esan du, Bilduren aginteko foru gobernuak ez duela informaziorik eman Osinbeltz harrobian egin nahi duen zabortegiaren zuzenbide-izapidetzeari buruz, ez hirigintza plangintzari eta lurralde arloko plangintzari buruz, ez eskatu beharreko ingurumen baimenei buruz. Era berean, batzarkide jeltzaleak segidakoa adierazi du: ”Bilduk ez du argitu harrobiaren titulartasuna, nahiz eta jakin badakien zati bat pribatua dela. Beraz, horrek zalantza gehiago sorten ditu, hain zuzen ere, Gipuzkoan beste zabortegi bat irekitzeko Bilduren aginteko foru goberunaren proposamenari buruzko zalantzak. Gainera, gogoratu behar da, proposamena Europako zuzentarauaren aurkakoa dela”. 

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, salatu du, Bilduk galderak erantzun ez izanak zalantzan jartzen duela babesten duen TMB delako instalazioaren eredua. Ingurumeneko foru diputatu Iñaki Errazkinek esan zuen, eredua Alemaniako instalazio bat zela eta bisitatu ahal izango zuela. Baina aitzitik, ez du zehaztu instalazioaren kokapena.

Gainera, Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez digu informaziorik eman Bergarako Epele auzoko konposta egiteko instalazioari buruz. Eta gogoratu behar da, Bilduren aginteko foru gobernuak esan zuela lehenengo harria jarri zuela. Baina, orduan, errealitatea bestelakoa zen eta Bilduk soilik instalazioa eraikitzeko izapideak hasi zituen. Egun, nahiz eta behin eta berriro eskatu diogun, Bilduk ez du argitu izapidetze horren egoera”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Bildu ez dela betetzen ari Gardentasunari buruzko Foru Araua, hain zuzen ere, Bilduk berak onartu zuen foru araua. Eta, horrenbestez, Foru Aldundiari segidakoa eskatu dio: “Kudeaketan gardena eta zorrotza izateko eta egindako galderei erantzuteko eta, ondorioz, Batzar Nagusiak zein batzarkide taldeen lana errespetatzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...