Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoainen kale garbiketak okerrera egingo du Bilduren proposamenarekin
Izagirrek salatu du Ana Carrere alkateak murrizketak egin nahi dituela garbiketan eta Udala bere interesetarako erabiltzen duela.
Andoaingo Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Mari Jose Izagirrek, ohartarazi herriko kaleen garbiketak okerrera egingo duela Bilduk egindako proposamena onartzen bada. “Ana Carrerek gezurra esaten du hedabideetan eta demagogia egiten du zentzurik gabeko proposamen hori defendatzeko”, jakinarazi du Izagirrek.
Bozeramaile jeltzaleak jakinarazi du Bilduk udalaren eskuetan utzi nahi dituela gaur egun FCC enpresak kontratu bidez eskaintzen duen zerbitzua. Kale garbiketa merkeagoa izango litzatekeela argudiatzen du Udalak, baina hori gezurra dela ziurtatzen du Izagirrek: “Kalitatea eta maiztasuna okertuko dira Bilduren interesen arabera, eta gaur egun eskaintzen den zerbitzua asko okertuko da”.
EAJ-PNVk ohartarazi du Bilduk “argitara eman ez dituen ezkutuko interesak” dituela kontu honetan, eta kale garbiketa “murriztu egingo” dela Udal Gobernuaren proposamena onartzen bada. “Ez dute egungo zerbitzuaren parekorik proposatzen. Bilduk zerbitzu murritzagoa eta txarragoa proposatzen du, eta dirua aurreztuko litzatekeela dioen arren, ez da egia”, aurreratu du.
Hori gutxi balitz, iganderako zerbitzua murriztuko litzatekeela salatu du, eta zerbitzu bereziak behar direnetan, kanpoko enpresetara jo beharko litzatekeela. Gainera, Bilduk oposiziorik gainditu gabe Udalean lanean dauden langileak postuz aldatu nahi dituela esan du, eta arrazoi objektiborik gabe langile batzuen soldata igotzeko asmoa duela koalizioak. “Hau guztia berme legalik gabe egin nahi dute”, ondorioztatu du.
Izagirrek gogoratu du denbora daramala kale garbiketetan “kontrol handiagoa” eskatzen, bai eta Udalak andoaindarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak bermatzeko exijitzen.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


