Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pasiako EAJk 5. edukiontziaren aldeko apustua egiten du Pasaiarako
Herritarrek hondakin bilketarako zein sistema nahiago duten erabaki dezaten herri kontsulta egingo dugu, nahiz eta 5. edukiontzia den gure sistemarik gustukoena Pasaiarako. Halaber, oso garrantzitsua eta beharrezkoa da herritarrak datozen hauteskundeetan bozkatzera joatea egungo hondakin sistema aldatu ahal izateko eta Pasaiak bizi duen egoera hobetzearen alde lan egiteko
Pasaian atez ateko sistemaren inposaketak piztu duen polemikaren aurrean, EAJ-PNVko udal taldeak eta bere alkategai Nahikari Oterminek, 5. edukiontziaren aldeko apustua berretsi dute pasaitarren beharretara egokien moldatzen den sistema delako. Halaber, gehitu dute 5. edukiontzi sistema erosoagoa eta merkeagoa dela eta atez ateko sistemak baino emaitza hobeagoak emango lituzkeela herritarren babesa duelako eta pasaitarrek udalerrian sistema hori jartzeko eskatu dutelako, behin eta berriz.
Hori horrela izanda ere, jeltzaleek jakinarazi dute herri kontsulta egingo dutela herritarrek erabaki dezaten zein sistema nahi duten Pasaiarako, “nahiz eta guk 5. edukiontziaren aldeko apustu argi eta garbia egiten dugun” gehitu du Oterminek. EAJ-PNV edozein inposaketaren aurka dago, bereziki, atez ateko sistemaren inposizioaren aurka, ez baitio herritarren gehiengoaren nahiari erantzuten. “Inposaketa ez da gure gobernatzeko eredua, horregatik gure nahia da pasaitarrek erabakitzea hondakin bilketarako zein sistema ezarri nahi duten” gehitu du alkategai Nahikari Oterminek.
Alkategaiaren hitzetan, “pasaitarrek behin eta berriz aldarrikatu dute 5. edukiontziaren ezarpena Pasaian eta beren desadostasun eta haserrea azaldu dute hainbatetan eta modu desberdinetan; herritarren eskaera eta agerraldien aurrean Bilduko udal gobernuak zein jarrera hartu du? Inpozisizio eta kontrola areagotu du, isunak jarri ditu eta herritarrak elkarren aurka jarri ditu”. Ezker Abertzalearen jarrera antidemokratiko eta inposatzaileari aurre egiteko, EAJ-PNVtik azpimarratu dute beharrezkoa eta oso garrantzitsua dela datozen maiatzeko udal hauteskundeetan bozkatzera joatea. “Bozkatzea erabakigarria izango da egungo hondakin sistema aldatu ahal izateko eta herriari hitza emateko” gehitu dute. “Pasaitarrentzat datozen hauteskundeak oso garrantzitsuak izango dira, ez soilik 5. edukiontzia jarri ahal izateko, baita alderdiko interesen gainetik Pasaiaren egoera hobetzearen alde lan egingo duen gobernua izateko ere” esan dute. Jeltzaleen aburuz, Pasaiak eredu aldaketa eta gobernu aldaketa behar du, egun Pasaiak bizi duen utzikeria eta paralisi egoerari eta hainbat urteetan Ezker Abertzaleak aurrera eramandako kudeaketa ezin okerragoari aurre egiteko.
“Ezker Abertzaleak bere ideologia inposatzen du eta beren hondakin sistema inposatu digute; Bilduren printzipio eta jarduna inposizio hutsean oinarritzen da eta lehen arazorik ez zegoen lekuan arazoa sortu dute, esan du Nahikari Oterminek, orain gainera, atez ateko materiala ordaintzeko dirutza bat gastatu ostean, banatutako poltsak ez erabiltzeko eskatu digute bilketa lanak errazteko”. “Guk arazoak sortu baino irtenbideak proposatu nahi ditugu, esan du Oterminek, lehentasuna emango diogu ekonomiaren eta enpleguaren suspertzeari eta Pasaiaren biziberritzearen alde lan egiteari”. “Hori da pasaitarrek behar, nahi eta eskatzen dutena, etorkizuna duen Pasaia bat nahi dute herritarrek, eta ni, EAJ-PNVko zerrenda buru gisa, hitz ematen dut pasaitarrekin elkarlanean egingo dudala lan, Pasaiari eta pasaitarrei merezi duten etorkizuna eskaintzeko” amaitu du Nahikari Otermin alkategai jeltzaleak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


