Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/14

Soraluzeko EAJk udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena proposatzen du etxe hutsen alokairua sustatzeko

Soraluzeko EAJko udal taldeak, herrian, hutsik dauden etxebizitzen alokairua sustatzeko, Soraluzeko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politikako sailaren arteko lankidetza- hitzarmena gauzatzea babesten du. “Etxe hutsen alokairu politikan, 180ºko aldaketa suposatzen du proposamen honek” adierazi du Aldazabalek
Soraluzeko  EAJk udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena proposatzen du etxe hutsen alokairua sustatzeko

Bozeramaile Jeltzalea eta Alkategaia den Iker Aldazabalek jakinarazi du, azkenengo Hirigintzako batzordean mahai gaineratu zuela proposamen berri hau.Formula berri honen helburua “etxebizitza hutsak mugitu, eta horren beharra duten pertsonen eskura jartzea da. Horretarako sortuko diren lagapen-harremanak segurtasun juridiko eta ekonomikoko erregimen publiko baten arabera arautuko dira, Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programaren bitartez.”

Udalari eskatzen diogu, Alokabidek, etxebizitzen alokairu babestua kudeatzen duen sozietate publikoak ematen duen ekarpen ekonomikoaz gain, ekarpen osagarri bat gehitzea. Hau da, osagarri hau posible izango litzateke 2015eko udal aurrekontuetan, Etxebizitza politika gauzatzeko dauden 10.000€ tako partida erabiliz.

Proposatzen dugu udalak hilero, programa honen bitartez alokatzen diren etxebizitza bakoitzeko, diru ekarpen zuzena egitea. Honetaz gain, ondasun higiezinen gaineko zergan,%50 hobaria aplikatzea merkaturatzen den etxebizitzaren jabeari. Neurri hauen bitartez, pentsatzen dugu, herrian etxebizitzak hutsik dauzkaten jabeek zalantza gutxiago edukiko dituztela beraien etxebizitzak merkaturatzeko.

Esan dezakegu, proposamen berri honek, orain arte BILDUko udal gobernuak eraman duen etxebizitza hutsen politikaren aurrean, 180 graduko norabide aldaketa suposatzen duela. 2013. urtetik gaur arte, udal gobernuak %75eko errekargua aplikatu die hutsik dauden etxebizitzen jabeei. Behin baino gehiagotan salatu dugu neurri hau. Dirua biltzeko helburu bakarra besterik ez bai du izan. Denborak erakutsi digun bezala ez bai dira merkaturatu, herrian hutsik dauden etxebizitzak. Ondorioz, pentsatzen dugu jabeak zigortu beharrean, lagundu eta sustatu egin behar direla, hutsik dituzten etxebizitzak merkaturatzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...