Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Osinbeltz harrobian zabortegia egiteko proiektua baztertuko dugu
EAJ-PNVren Diputatu Nagusitarako eta alkatetzarako hautagaiak, Markel Olanok eta Joxe Mendizabalek hainbat bilera egin dituzte Zestoako eragile, elkarte eta bizilagunekin herriaren errealitatea ezagutu eta partekatzeko.
EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagai den Markel Olanok Zestoa bisitatu du, Joxe Mendizabal alkatetzarako hautagaiarekin batera, herriaren errealitatea ezagutu eta bertatik ezagutzeko Zestoako eta auzoetako arazoak edo kezkak.
Goiz osoan zehar herriko eta auzoetako zenbait toki bisitatu dituzte egunerokotasuna ezagutzeko eta eskuartean dituzten proiektu eta asmoen berri jakiteko. Hasiera, Arroa auzoko eskolara egindako bisitarekin eman diote. Gaur egungo egoeraren berri eman eta Eusko Jaurlaritzak eskola berria eraikitzeko obrak 2017an hasiko dituela agindu dielarik, zuzendaritzak eta guraso elkarteak bai Olanori eta Mendizabali "gaiaren gainean egoteko" eskatu diete.
Jarraian, Gainza Mekanizatuak enpresan izan dira. Instalazioak ikusi eta handitze lanen berri jaso ondoren, Joxe Mendizabal, alkatetzarako hautagaiak, segidakoa adierazi du: “herriaren eta herritarren etorkizuna eta bizi kalitatearen bermerik onena enpresa lehiakorrak edukitzean datza eta horretarako enpresan ari diren guztien elkarlana eta konpromiso partekatua beharrezkoa da ".
Industriaz aparte, hautagai jeltzaleak lehen sektorekoekin ere elkartu dira Goikoetxe baserrian. Hemen, kalitatean oinarritutako ekoizpen profesionalizatuaren aldeko apustua egitea “ezinbestekoa” dela gogoratu du Markel Olanok. “Horrela gure baserrien eta baserritarren geroa bermatzen dugu, eta ondorioz, guk geure produktuak egunero merkatuan ditugu”.
Halaber, adinduen San Juan egoitza bisitatu dute eta segidan, Osinbeltz plataformakoekin elkartu dira. Harrobian, diputazioak ezarri nahi duen zabortegiaren proiektuaren aurrean, Olanok berretsi du bere jarrera honakoa esanez: “Konpromisoa hartzen dugu, Gipuzkoan zabortegi berririk ez irekitzeko eta beraz Zestoako Osinbeltz harrobian zabortegia egiteko proiektua baztertuko dugu”. “Ezin da, jarraitu du, horrelakorik egin eta, gainera, legez kanpokoa da, izan ere, Foru Arauaren eta ingurumen araien gutxienekoak ez ditu betetzen. Gainera, alor bereko Europako Zuzentarauaren aurkakoa da, eta ez du zer ikusirik herrialde aurreratuenek hartutako konponbideekin”.
Bisitaldia amaitzeko turismo eta merkataritza arloko eragileekin bildu dira, Zestoak, arlo honetan, dituen potentzialtasunak aztertuz eta herriaren sustapen ekonomikoaren ikuspegitik duen eragina azpimarratuz.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


