Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-k salatu du Bilduk hondakinen gaineko kudeaketa kaxkarra egin duela eta, ondorioz, finantza-arazoa sortu duela
Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak esan du, egun Foru Aldundiak hilero 400.000 euroko interesak ordaindu behar dituela Bilduk proiektua bertan behera utzi duelako eta, ondorioz, Gipuzkoak 68 milioi euro galduko dituela.
Gaur goizean, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako batzordean segidakoek parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Jose Antonio Galerak, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatu Helena Francok, eta Gipuzkoako Hondakin Partzuergoaren presidente Ainhoa Intxaurrandietak. Bakoitzak bere iritzia eman du, Donostiako auzialdiko laugarren epaitegiaren epaiari buruz, hain zuzen ere, GHK hondakin partzuergoaren salaketa baliogabetzen duen epaia – gogoratu behar da, GHK-k salatu zuela Zubietako balorizazio energetikorako instalazioa eraikitzeko sinatutako estaldura-kontratua –.
EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak salatu du Bilduk hondakinen gaineko kudeaketa kaxkarra egin duela eta, ondorioz, finantza-arazoa sortu duela. Hortaz, koalizio abertzaleari leporatu dizkio, epaiaren zuzenbide- eta finantza-porrota, izan ere, ezker abertzalearen argudioak bazatertu ditu.
Horren harira, Ezeizabarrenak Iñaki Errazkin foru diputatuari eskatu dio, argitzeko nola konponduko duen finantza-arazoa, hain zuzen ere, Bilduk sortutako finantza arazoa, hondakinen kudeaketa kaxkarra egin izanagatik. Eta, gainera, gogorarazi dio, egun Foru Aldundiak hilero 400.000 euroko interesak ordaindu behar dituela Bilduk proiektua bertan behera utzi duelako eta, ondorioz, Gipuzkoak 68 milioi euro galduko dituela.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak honakoa esan du: “Bilduk nahastu nahi gaitu eta, beraz, Errazkinek argitu beharko du zer dela –eta, izan ere, Bilduk ez du arazoa kudeatu nahi izan eta, gainera, jarrera arduragabea izan du eta gaia epaitegietara eraman du eta, beraz, konponbidea atzeratu nahi izan du”. Ezeizabarrenaren ustez, Bilduren apustua garestia da, finantza-arazoa sortu du eta ez du konpondu Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gaineko arazoa.
Xabier Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa azpimarratu du: “Konponbidea ez da Bilduk proposatzen duena, hain zuzen ere, zabortegiak berriro irekitzea ala berriak egitea, ezta hondakinak beste leku batzuetara eramatea ere. Konponbidea aspaldi idatzita dago hondakinak kudeatzeko plangintzan, hain zuzen ere, Bilduk bete nahi ez duen plangintzan: hondakin gutxiago sortzea, birziklatzea eta berrerabiltzea, eta tratamenduaren azken fasean energia balorizatzea Zubietan, izan ere, horrenbestez, finantza-kostuak handitzea ekidingo da”.
Azkenik, Ezeizabarrenak Bilduri honakoa eskatu dio: “Ardura bere gain hartzeko eta Batzar Nagusien eskaerak kontuan hartzeko, hain zuzen ere, indarreko hondakin-plangintza betetzeko eskaera, izan ere, gipuzkoar gehienen babesa du”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


