Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/11

Nazioarteko adituekin aztertzen ari gara hainbat arloko kudeaketarako praktika egokiak

Topaketen helburua honakoa da: beste lurraldetako zein herrialdetako esperientzia arrakastatsuak aztertzea eta Donostian zein Gipuzkoan ezartzeko aukera aztertzea
ideiagunea bioenergia

EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goia eta Diputatu Nagusigai Markel Olano gaur goizean IdeiaGunean izan dira eta Antonio Rodríguez Mendiola Bioenergia adituarekin topaketa egin dute. Bertan, aztertu dituzte Europan hondakin solidoen kudeaketarako azken aurrerapenak eta beste hainbat metodo.

EAJ-PNVk Gipuzkoan dinamika berria hasi du, hain zuzen ere, hainbat arloko adituekin beste lurraldetako zein herrialdetako esperientzia arrakastatsuak aztertzeko dinamika, betiere, Donostian zein Gipuzkoan ezartzeko aukera aztertzeko.

Topaketa horietan parte hartuko dute hautagaiek eta aztertu beharreko arloko EAJ-PNVren erakunde-ordezkariek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...