Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo Alde Zaharraren dinamizazio ekonomiko eta sozialaren aldeko apustua egiten du EAJ-PNVk
Larretxipi kalearen bitartez Gain Gainean eta Urdanibia plazaren arteko lotura hobetzeko, Udaletxearen atzeko aldea egokitzea beharrezkoa dela uste du Iridoyk. Urdanibia plazaren inguruan dinamizazio ekonomikoa lortzeko, merkataritzari laguntza emateko plana sustatzearen aldeko apustua egiten du
Urdanibia plaza berrurbanizatzeko obrak amaierako fasean sartu direla aprobetxatu du Irungo EAJ-PNV Udal Taldeak Alde Zaharra ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik dinamizatzeko helburuarekin lantzen ari diren planteamendua ezagutzera emateko. Xabier Iridoy bozeramaile jeltzalearen hitzetan, «Alde Zaharra bezalako hiriko gune enblematikoenetariko bati bultzada emateko eta irundarrak bertako kaleetatik igarotzea sustatzeko une egokia dela deritzogu».
Jeltzaleen arabera, Irunen gauzatu edo gauzatzen ari diren esku-hartze desberdinek irundarrak hiriko puntu desberdinetatik Urdanibia plazara eta bere inguruetara hurbiltzen lagunduko dute. Batetik, Gain Gainean parkearen bigarren fasearen amaierak mugikortasunean aurrerapauso handia ekarriko du, Elitxu-Lapize San Juan plazarekin lotuko baitu oinezkoentzako ibilbidearekin. Eta, bestetik, Jesus kaleko igogailuaren eraikuntzak San Juan plazaren eta Alde Zaharraren arteko irisgarritasuna eta lotura hobetuko ditu.
Hala ere, hainbat gune hobetzeke daudela uste dute abertzaleek, besteak beste, Udaletxearen atzeko aldea, «gaur egun, itxura utzia eta degradatua duen eremua» baietsi du Xabier Iridoyk. «Larretxipi kalearen bitartez Gain Gainean parkea Urdanibia plazarekin lotzeko, eremu hori egokitzea ezinbestekoa da» jarraitu du. Horretarako, EAJ-PNVk Udaletxe atzeko eremua egokitzea eta oinezkoentzako pasabidea eraikitzea proposatzen du. «Esku-hartze horri esker, Gain Gainean Urdanibia plazarekin lotzea lortuko litzateke, Larretxipi kalearen bitartez. Halaber, hiriko kale historiko horretatik pertsonen joan-etorriak Alde Zaharra suspertzea ahalbidetuko luke» adierazi du.
Azkenik, Urdanibia plazaren inguruan dinamizazio ekonomikoa lortzeko, k-biziak egitasmoaren antzera, merkataritzari laguntza emateko plana sustatzearen aldeko apustua egiten du EAJ-PNVk.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


