Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/11

Ez dugu ikerketa-batzordea babestuko, asmoa ez delako gertatutakoa argitzea, baizik eta eztabaida politizatzea eta Kutxabanken izen ona zikintzea

EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak aurkako botoa iragarri du EH Bildu-ren eskaeraren aurrean
Ez dugu ikerketa-batzordea babestuko, asmoa ez delako gertatutakoa argitzea, baizik eta eztabaida politizatzea eta Kutxabanken izen ona zikintzea

GBBko presidente eta EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, iragarri du bere alderdiak ez duela babestuko EH Bilduren eskaera, euskal ganberan Kutxabanki buruzko ikerketa-batzordea sortzekoa. “Esperientziak erakutsi digu ikerketa-batzordeak ez direla sortzen gertakarien edo ekintzen egia bilatzeko, baizik eta kritika politikorako erreminta gisa erabiltzen direla. Ez da gertakari batzuen egia bilatzen, ezta horien ardura ere, baizik eta eztabaida baten politizazioa, arerioa iraintzeko. Probekin, edo gabe”, argudiatu du.

Informatu egin du balizko gertakari irregular bat aztertzen ari dela Justizia. Hori dela eta, eremu judizialari dagokiola ikertzea “ausardiaz, eraginkortasunez eta prozesu-berme guztiez” lege-urraketarik egon ote den ala ez eta, bere kasuan, egon litezkeen ardurak egoztea.

Egibarrek nabarmendu du EH Bilduk erabili egin duela epailea aztertzen ari den hori, ikerketa bat egitea saiatzeko, azken urteotan Herri honetan egindako kutxen fusio-prozesua ikertzeko asmoz. “Aitzakia bat erabiltzen du, prozesu horretan bere posizio politikoak izan zuen porrota justifikatzeko”, ziurtatu du.

Bozeramaileak deituratu egin du hainbat sektore egiten ari diren erabilpen politiko eta mediatikoa, eta horien helburu bakarra da Kutxabank eta Kutxabank osatzen duten kutxen izen ona zikintzea dela ziurtatu du. “Irudi hori kaltetzea bilatzen duten interesak daude, baina guk ardurak argitzeko ardura instituzionala daukagu, eta ez dugu Kutxabank interes horien zoriaren menpe utziko”, ohartarazi du, argi uzteko EAJk “ez duela parte hartuko epaiketa politiko paraleloetan”.

Elkarrizketan zehar, bozeramaile jeltzaleak Gipuzkoaz ere hitz egin du. EAJ “irabaztera” irtengo da datozen udal eta foru hauteskundeetan, eta EAJk “gipuzkoarren gehiengoaren babesa” jasotzea espero duela adierazi du. Azaldu duenez, Bilduren gobernatzeko inposaketa-modua “ez dator bat” Gipuzkoarekin eta gipuzkoarrekin. Izan ere, koalizioak propio hartu ditu bere baitako sektore gogorrenen aldarrikapenak, eta horiek inposatzen saiatu da. Ondorioz, inposizio-lainoaz estali du Gipuzkoa. “Gizartea kontrolatu nahi dute, bere proiektuaren definizioa oso lotua dagoelako kontrolarekin. Hori ez dator bat gipuzkoar gizartearen perfilarekin”, adierazi du, konparatzeko Bilduren gobernu-eredua alemaniako stasiarekin.

Ideia honi garrantzia emateko, Egibarrek gogoratu du Bildu EAJren kudeaketa zuhur ikertzen aritu dela, bai Foru Aldundian bai Udaletan. “Baina ez dute ezer aurkitu, ez baitago legez kontrako ezer. Oso neketsua izan behar da behin eta berriro zerbaiten bila aritu, eta, azkenean, ezer ere ez aurkitzea”. Era berean, ohartarazi du Bilduk alde batera utzi duela bere zeregina, hau da, “gipuzkoar guztientzako gobernatzea”. Inposizioko eta kontrolatzeko jarreratik urrun, bozeramaile jeltzaleak eta GBBko presidenteak aditzera eman du bere alderdiak programa zehatza prestatu duela, eremu estrategiko bakoitzari bideratuta. Horien artean izango dira: ekonomia, enpresei laguntza, hondakinen kudeaketa, azpiegiturak, giza zerbitzuak eta kultura. “Gipuzkoarren gehiengoaren bermea espero dugu, eta Bildu gaindituko dugu. Aldaketaren ordua da eta gipuzkoar guztiekin egingo dugu” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...