Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Larraitz Ugartek hasi zuen bezala bukatuko du bere agintaldia: EAJ-PNVri gaitz guztiak leporatuz
Ez zaio egia axola, ez du jakin ere egin nahi, akusatu eta hondatu besterik ez du nahi.
Larraitz Ugartek, Diputazioaren izenean, AP-1eko Eskoriatza-Arrasate zatiaren obra zaindu zuten teknikarien aurkako kereila jarri zuen pasa den azaroan, Bidegiren lana kolokan jarri nahi horren ahalegin obsesiboari men eginez.
Teknikari horiek epailearen aurrean deklaratu ez duten arren oraindik, Larraitz Ugartek eta ezker abertzaleak ikerketa batzordea eratzea nahi dute kosta ala kosta, EAJ-PNVren aurkako akusazio politikoaren tesia aurkezteko bertan.
Hobeto esanda, ikerketa batzordearen antzeko suzedaneoa planteatu da, jakinik ez duela gaia behar bezala aztertzeko denborarik emango. Jakin badakite, geratzen den denbora horretan ezinezkoa izango dela fundamentuzko ondorioak aterako dituen batzorderik egitea.
Larraitz Ugartek eta Bilduk ikusi dute aurkeztu duten kereilak ez duela prentsan eta komunikabideetan beraiek pentsatzen zuten oihartzunik izan, eta horregatik, hauteskunde aurre kanpainako giroan, beren estrategiari errematea emateko, epaiketa politiko sumarisimo hori haizatu nahi dute. Jakina! Beraiek badakite zein den epaia!
Bilduk eta Ugartek arazo bat daukate, akusazioz akusazio lau urte igaro ondoren, ez dira horiek frogatzeko gai izan eta, orain, hauteskunde bezperara iritsi nahi dute susmo gaiztoak elikatuz.
Teknikarien aurkako kereila aurkezteko, Foru Aldundiak berak finkatu dituenez denborak eta epeak (guk dakigunez, inolako funtsezko arrazoirik gabeko kereila), kereila hori amaitzen denean jakiten badugu delituzko erantzukizunik badela, EAJ-PNVk berak proposatuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan dagokion ikerketarako batzordea eratzea.
Lau urtez kudeatu duena erabateko porrota izan dela zuritu behar du Ugartek, horretarako egiten dakien gauza bakarra eginez: gaitz guztiak EAJ-PNVri leporatuz, lau urteotan egin duen bezala.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


