Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/10

Markel Olano: "Gure etorkizuna lehiakorrak diren eta etengabeko berrikuntza aplikatzen duten enpresetan dago"

Egun osoan zehar, Markel Olano eta Jose Miguel Santamaria enpresa-ekintzaileekin, elkarteekin eta herritarrekin elkartu dira, herriaren errealitatea ezagutzeko eta partekatzeko
Eider Mendoza, Josemi Santamaria eta Markel Olano

Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaia, Ordizian izan da astelehen honetan, Jose Miguel Santamaría, Ordiziako alkategaia eta Batzar Nagusietarako hautagai Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena lagun zituela. Bertan, zuzenean, herriaren errealitatearen berri izateko aukera izan du, ordiziarren egunerokotasunaren berri eta etorkizuneko erronkak ezagutu ere.

Ur-berokuntza, etxetresnen segurtasun sistema termoelektriko eta klimatizazio alorrean lan egiten duen Orkli enpresa kooperatiba bisitatuz hasi dute eguna. Bertan burutzen den jardueraz eta gaur egun lantzen ari diren proiektu berriez jardun dute.

Markel Olanok, Orkli enpresak berrikuntzaren aldeko apustuarekin guztiz lehiakorrak diren produktuak egiteko duen gaitasuna azpimarratu du, eta horrela “bai lurralde eta baita herri mailako ikuspegitik ere, gure etorkizuna etengabeko berrikuntzarako gaitasuna duten enpresa lehiakorretan oinarritzen dela" esan du.

Ildo horretan, erabateko babesa eskaini dio Gipuzkoako industriari eta ekintzaileen eta langileen arteko elkarlanari, enpresak aberastasuna eta ongizatearen sorkuntzan duen gizarte-funtzioa azpimarratu du. Halaber, elkarlanerako eta elkar ulertzeko deia egin du "lau urte hauetan Bilduren agindupean egon diren gobernuek elkarrizketarako adierazi duen ezintasuna gaindituz".

Goizean egindako bisiten baitan Lanargi enpresa eta Majori kiroldegiko ekipamenduak bisitatu dituzte eta Otegi Enea auzoan bizilagunekin partekatzeko aukera ere izan dute.

Arratsaldean, Olano eta Santamaria Goierri Fundaziora joan dira. Bidean, zabaldu berria den Agerre errepidean geratu dira, “hiru urteko atzerapenarekin gauzatua” Santamariaren hitzetan. Eskualdean formazioa eta enplegua sustatzeko 18 udalerri eta enpresek osaturiko fundazioan, aurrera eramaten duten berrikuntzan oinarritutako heziketa proiektu berriaren inguruan informatu dira “kalitatezko heziketa enplegu maila handienekin batzeko helburuarekin”.

Ondoren, hautagai jeltzaleak Arramendi baserrian izan dira lehen sektorearen egoera ezagutzeko. Bertako sektore produktibo profesionalizatuaren beharra defendatu dute.

Amaitzeko, eta erdiguneko kaleetan ibili ondoren, Markel Olano eta Jose Miguel Santamaria ordiziar bizilagunekin eta gizarte eragileekin bilera batean elkartu dira D´elikatuz egoitzan.. Bertan, Santamariak, gobernu programa osatzeko Ordizia Elkarrekin ekimenaren baitan abian duten arloz arloko topaketetan parte hartzeko gonbitea luzatu du “Ordiziaren etorkizunerako proiektuak aurkeztu nahi ditugu eta lau urte hauetan galdutako denbora berreskuratu” azpimarratu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...