Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/07

Iker Aldazabal izango da Soraluzeko alkatetzarako hautagaia

Markel Olano Soraluzen izan da bertako errealitatea ezagutzen eta Iker Aldazabal EAJ-PNVren alkategaia babestu du. Soraluzeko EAJ-PNVk aditzera eman du gaur, egun jeltzaleen udal-taldearen bozeramaile Iker Aldazabal izango dela EAJ-PNVren hautagaia udal hauteskundeetan. Horretarako, jeltzaleek prentsaurrekoa egin dute eta, bertan, Markel Olanok ere hartu du parte.
Markel Olano eta Iker Aldazabal

Olanok Soraluze bisitatu du gaur goizean. Bertan, Iker Aldazabal EAJ-PNVren alkategai eta Soraluzeko jeltzaleen hautagai-zerrendako beste hainbat kiderekin, hainbat ekonomia- eta gizarte-eragilerekin elkartu dira, Soraluzeko egoera ezagutzeko eta jeltzaleek hurrengo legealdian garatu nahi dituzten proiektuak eta erronkak ezagutzeko.

Iker Aldazabal alkategaiak honakoa azpimarratu du: Krisiak gogor jo du Soraluze. Herrian dagoen langabezia-tasa handia ikusi besterik ez dago. Horri aurre egiteko, EAJ-PNVk segidakoa proposatuko du: Industria eta Ekonomia Garapeneko batzordea sortzea.

Horren harira, Aldazabalek azaldu du, batzordea Alkatetzaren mende egongo dela eta helburu nagusia dela, Soraluzen lanpostu berriak sortzea: Horretarako, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana sustatuko dugu, hain zuzen ere, Udalaren, Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Debegesaren (Debabarrengo Garapen Agentzia), eta enpresen, merkatarien eta ekintzaileen arteko elkarlana. Horrenbestez, herrian garatu beharreko politikak ezarriko ditugu lanpostu berriak sortzeko.

Bestalde, EAJ-PNVren Gipuzkoako diputatu nagusigai Markel Olanok, segidakoa gogorarazi du: Hasieratik, Soraluze herri industriala izan da. XV eta XIX mendeen artean armagintza oso garrantzitsua izan zen hortik bere izena, Placencia de las Armas . Gaur, ordea, ez dugu armak nola egiten diren ikusi, baizik eta torlojuak eta doitasun mekanizatuak nola egiten diren ikusi dugu.

Hortaz, Olanok azpimarratu du, Gipuzkoa lurralde industriala dela eta enpresek gizartean funtzio garrantzitsua dutela eta hori da babestu behar duguna. Izan ere, enpresek Gipuzkoako enpleguaren %ñ5 sortzen dute eta, beraz, enpresek aberastasuna sortzen dute Gipuzkoan, hain zuzen ere, ondoren ahalik eta modu orekatuenean banatu behar den aberastasuna.

Bilduk enpresak ikusten ditu dirua biltzeko tresna bezala

Markel Olanok esandakoaren arabera, Soraluzeko alkategai Iker Aldazabalek honakoa salatu du: Bilduk, bai Soraluzen, bai Gipuzkoan, enpresak ikusten ditu dirua biltzeko tresna bezala. Nahiz eta Bilduk arlo publikoaren aldeko apustua egiten duela esan duen, Soraluzen enpresa pribatua kontratatu du herriko enpresei zerga-ikuskapenak egiteko. Beraz, agerian gelditu da, Bilduk ez duela enpresen babesa lehenetsi krisialdian.

Azkenik, bi hautagai jeltzaleek segidakoa adierazi dute: EAJ-PNVk Gipuzkoako gizarte- eta ekonomia-eragileen arteko elkarlanaren alde egingo du. Eta eredu horrek talka egiten du ezker abertzalearekin, izan ere, ezker abertzaleak liskarra bakarrik liskarra bilatu du eta, beraz, erakutsi du enpresatik eta herritarren beharretatik oso urrun dagoela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...