Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/02/06

EAJ-PNV-k Gipuzkoa Plaza ekimena aurkeztu du, herritarrekin harreman zuzena izateko

EAJ-PNVren Diputatu Nagusigai Markel Olanok honakoa azaldu du: “Gainerako agendarekin uztartuz, astelehenetan herritarrekin egongo gara, hain zuzen ere, gurekin egon nahi duten herritar guztiekin. Izan ere, herritarrak entzun eta konbentzitu nahi ditugu”.
EAJ-PNV-k Gipuzkoa Plaza ekimena aurkeztu du, herritarrekin harreman zuzena izateko

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok gaur aurkeztu du Internet eta sareetako bere hauteskunde-estrategia. Horretarako, alderdi jeltzaleak www.markelolano2015.eus web ataria martxan jarri du. Olanok berak azaldu du zertan datzan web ataria: “Atariak orain arte egin dugun guztia jasotzen du, eta hauteskunde birtartean egingo dugun guztia ere jasoko du. Beraz, baldin eta herritarrek jakin nahi badute zer egingo duten Markel Olanok eta bere taldeak hurrengo hilabeteetan, hementxe dute ataria”.

Horren harira, Markel Olanok web atariaren edukiak aurkeztu ditu, hain zuen ere, dagoeneko ikusgai dagoen web atariaren edukiak, eta honakoa esan du: “Politika ere egoera berrira egokitu da eta Internet da herritarrekin harremanetan jartzeko tresnarik azkarrena eta zuzena. Eta hori da gure helburua, jendearekin egotea, esan nahi diguten guztia entzutea eta haiek konbentzitzea Gipuzkoarako dugun proiektua egokia dela”.

Hortaz, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak web atariaren #gipuzkoaplaza gunea azpimarratu du. Bertan, Markel Olanorekin berarekin bilera egin nahi duten herritar guztiek eskaera egin ahalko dute bere izena eta posta elektronikoa utzita. Ekimenari buruz, Markel Olanok segidakoa adierazi du: “Herritarrekin harreman zuzena izan nahi dugu, hain zuzen ere, gurekin egon nahi duten eta proposamenak egin, kritikak egin edo zerbait esateko duten herritarrekin. Esan nahi diguten guztia beti izango da ongietorria. Eta horretarako, gainerako agendarekin uztartuz, astelehenetan herritarrekin egongo gara, hain zuzen ere, gurekin egon nahi duten herritar guztiekin. Izan ere, herritarrak entzun eta konbentzitu nahi ditugu”.

Era berean, web atariak, non eta Markel Olanoren eta bere taldearen – Xabier Ezeizabarrena, Eider Mendoza eta Imanol Lasa – profilak ikus daitezkeen, kudeaketa-eredu talkaren gaineko eztabaida proposatzen du. Horretarako, “Nolako Gipuzkoa duzu nahiago?” atala dago. Hautagai jeltzaleak azaldu duenez, atal horretan EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen ereduen arteko talkaren ezaugarri nagusienak azaltzen dira. Gainera, atal horretan bertan, EAJ-PNVk Bilduren kudeaketari egiten dion kritika ere azaltzen da, betiere, kritika bakoitzeko jeltzaleek egiten duten proposamenarekin.

Halaber, EAJ-PNVk hurrengo legealdirako dituen sei proposamenak ezagutzeko aukera ere ematen du web atariak. Gogoan izan, Markel Olanok eta bere taldeak lehengo astean lehen proposamena aditzera eman zutela. Atal horri buruz Olanok honakoa esan du: “Une honetan hondakinen gaineko proposamena dago ikusgai, hain zuzen ere, gure lehen proposamena. Gainerakoak web atarian sartuko ditugu aurkezten ditugun heinean”.

Gainera, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak “Nire Konpromisoak” izeneko atala du web atarian: “Nire konpromiso pertsonalak dira, hain zuzen ere, kudeaketarekin zein Gipuzkoarekin zerikusia duten gaien gaineko konpromisoak. Nik neuk idatzitako konpromisoak dira, barneratuta ditudan konpromisoak”.

Azkenik, Markel Olanok bere hautagaitzaren agendari buruzko atala erakutsi du: “Bertan, ikusgai dago orain arte egin dugun guztia. Horretarako, bideoak, argazkiak eta albisteak daude, eta hurrengo hilabeteetan egingo dugun guztiaren multimedia edukiak jarriko ditugu herritarrek gure hauteskunde kanpainaren egunerokoa jarraitu ahal dezaten, hain zuzen ere, Gipuzkoa osoan hartzen ditugun konpromisoen eta egiten ditugun proposamenen berri izan dezaten”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...