Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ordizia hazi arazteko EAJk sektoreko topaketak bultzatu ditu
Ordiziaren etorkizunerako proiektuak aurkeztu nahi ditugu eta lau urte hauetan Bilduren gobernuak galdutako denbora berreskuratu adierazi du Jose Miguel Santamariak. Auzoz auzo ekimenean bizilagunek egindako ekarpenei gehituko zaizkie.
EAJ-PNVren bozeramale eta Ordiziako alkatetzarako hautagai den Jose Miguel Santamariak Ordizia Elkarrekin ekimenaren baitan aste honetatik aurrera abian jarriko diren sektoreko bileraren berri eman du, Ordiziako esparru desberdinetako gizarte eragile eta ekintzaileek egindako ekarpenekin programa bat osatzeko helburuarekin.
Ordizia Elkarrekin auzoz, auzo ekimenaren baitan auzo eta herriko gune desberdinetan gauzatutako sei topaketetan bizilagunak egindako ekarpenak gogoratu eta eskertu ondoren, Santamariak ekimen berri honetaz aritu da honakoa esanez: helburua Ordiziako errealitatea sektoreka aztertu, ondorioak atera eta guztion artean osaturiko gobernu programan sar daitezkeen ekimenak proposatzea da. Ordizia hazi arazteko, Ordiziaren etorkizunerako proiektuak aurkeztu nahi ditugu eta lau urte hauetan Bilduren gobernuak galdutako denbora berreskuratu.
Hautagai jeltzaleak jakinarazi du datozen hiru hilabeteetan, hamar topaketa hedatuko dituela Ordiziako beste hainbeste ataletako ordezko diren pertsona eta elkarteekin. Hamar atal hauetako lehen topaketa turismoari buruzkoa izango da eta ondoren merkataritza eta ostalaritza. Jarraian, gizarte zerbitzuak eta berdintasuna; kultura eta aisialdia; euskara; gazteria; kirolak eta formakuntza eta hezkuntza. Baita hirigintzaren errealitatea mugikortasunarekin eta ingurumenarekin batera, eta lehen sektorea ere. Topaketa hauek ekonomiaren sustapena aztertuz amaituko dira.
Kafe sarean
Topaketa guzti hauek aurrera eramateko Santamariak Ordizia Elkarrekin ekimenerakin bat egin duen kolaboratzaile taldea du non arduratuko diren sektore bakoitzeko eragile desberdinekin harremanetan jarri dagokien diagnosia egin dezaten. Diagnosia egin eta gero, hurrengo astean, sektoreko erreferente den pertsona batekin ondorioak eta proposamenak eztabaidatuko dira. Kafe sarean izenez deitutako topaketa hauek herriko ostatu eta jatetxetan egingo dira aurrez iragarriko diren egunetan. Proposamenak zehaztu ondoren gure helburua da, bizilagunek egindako ekarpenekin bezala, gobernu programan sartzea adierazi du.
Bozeramale jeltzaleak aitortu du argi duela egungo errealitate ekonomikoa zein den eta udal aurrekontuetan duen eragina. Alde horretatik honakoa azpimarratu du: garrantzitsua izango da Ordiziaren proiektu estrategikoaren baitan epe ertain eta luzera gauzatu daitezkeen proposamenak edukitzea. Baina gauzatzeko, nabarmendu du, aurreikusiak izan behar ditugu. Halaber Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Estatuak edo Europar Batasunak urtero programatzen dituzten laguntza eta diru partidak lortzeko. Ez badago aurreikuspenik ez dago diru laguntzarik. Galdu egiten da, gehitu du.
Amaitzeko eskerrak eman dizkie modu zuzenean edota ordiziaelkarrekin@gmail.com posta elektronikoz etawww.facebook.com/ordizia.elkarrekin eta @ordiziarrekin kontuen bidez helarazten dizkien iradokizun eta ekarpenengatik.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


