Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hiri proiektuaren lanketan jarraitzeko xedearekin, datozen hiru hilabeteetarako agenda zabala antolatu du Irungo EAJk
Jeltzaleek aurreikusita dituzten ekintzen artean, eragile ekonomiko eta sozialekin bilerak, bisitaldiak, gazteekin topaketak, mahai inguruak eta hitzaldiak daude, horiek guztiak EAJ-PNVk Irungo etorkizunerako duen proiektuaren ardatz estrategikoen baitan kokatuak. Halaber, irundarrak entzuteko eta beren beharrak zuzenean eta gertutik ezagutzeko irailean martxan jarri zuten Kalez kale, etxez etxe egitasmoarekin jarraituko dute kaleko lana egiten.
Hiri proiektuaren kontraste lanarekin jarraitzeko helburuz eta tokiko eragile desberdinen −ekonomia, gizarte, kultura, kirol, etab.− ekarpenak entzuteko asmoz, datozen hiru hilabeteetarako antolatu duten agenda zabalaren ildo nagusiak ezagutzera eman ditu Irungo EAJ-PNVk. Xabier Iridoy bozeramaile jeltzalearen hitzetan, «EAJ-PNVn denbora daramagu Irungo etorkizunerako proiektu irmo eta ilusiozkoan lanean; proiektu irekia eta dinamikoa da, non irundarrak, beren parte-hartzeari esker, diren protagonistak». Proiektu irekia den heinean, edonork duela zerbait esateko uste dute jeltzaleek, horregatik, orain arte jasotako ekarpen guztiek EAJ-PNVren hasierako proiektua nabarmen aberasten lagundu dute.
EAJ-PNVk aurreikusita dituen ekintzen artean, eragile ekonomiko eta sozialekin bilerak, bisitaldiak, gazteekin topaketak, mahai inguruak eta hitzaldiak daude, «horietako batzuk hiritarrei zabalduak izango dira, eta beste batzuk, berriz, izaera itxiagoa izango dute» azaldu du Iridoyk. Gainera, otsaila, martxoa eta apirilerako antolatzen ari diren ekintza guztiak EAJ-PNVk Irungo etorkizunerako duen proiektuaren ardatzen barruan kokatuta daude. Hain zuzen ere, hiru dira abertzaleak agintaldian landu dituzten ildo estrategikoak: ekonomiaren suspertzea eta enplegua, irundarren ongizatearen hobekuntza eta mugikortasuna, hiri segurtasuna eta euskara −nortasun elementu gisa− alde batera utzi gabe.
Halaber, krisi ekonomikoko testuinguru honetan, «gure hiriko errealitatea gertutik ezagutu nahi dugu, lehenengo sektoretik merkataritza txikiraino, industriatik pasata, eta horretarako, datozen hilabeteetarako hainbat bisitaldi eta bilera finkatu ditugu azpisektoreekin» adierazi du Xabier Iridoyk. Era berean, jeltzaleek adituekin jardunaldiak eta arlo desberdinetan esanguratsuak diren pertsonekin eta hiria oso ondo ezagutzen duten ordezkariekin topaketak antolatu dituzte, beren ikuspuntua, iradokizunak eta proposamenak helarazteko. «Ekintza, topaketa eta jardunaldi hauen guztien helburua entzutea eta ikuspuntu desberdinak alderatzea da» esan du EAJ-PNVko zinegotziak.
Ekintza hauekin batera, jeltzaleek joan den irailean hiriko kaleetan edo etxebizitzetan dauden arazo zehatzei irtenbidea emateko helburuarekin martxan jarri zuten Kalez kale, etxez etxe ekimenarekin jarraitzen dute. Irundarrak entzuteko eta beren beharrak zuzenean eta gertutik ezagutzeko kaleko lana da. «Orain arte egin ditugun topaketak aberasgarriak izan dira. Lan honek gure hiri proiektuan ekarpenak sartzeko eta hiritarren eguneroko bizitza eta ongizatea hobetzeko irtenbideak proposatzeko aukera eskaini digu» amaitu du Xabier Iridoyk.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


