Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduk ideologia-irizpideak baztertu eta baserritarrak errespetatu behar ditu
Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok esan du, baserritarren bizi-iraupena bermatzeko administrazioek lagun izan behar dutela eta, tamalez, Bilduren aginteko foru gobernua oztopo bihurtu dela.
Mendien gaineko Foru Araua ez da aldatuko. Bilduren aginteko foru gobernuak proposatutako Foru Arau proiektua baztertu du gaur goizean Batzar Nagusien gehiengoak, izan ere, EAJ-PNVren eta PSEren batzarkide-taldeek foru arauari aurkeztutako osoko zuzenketak onartu dituzte.
EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, Foru Aldundiak lehen sektorearekin liskarra areagotzeko beste urrats bat egin du Foru Arau hau aurkeztuta. Izan ere, ez ditu baserritarren alegazioak kontuan hartu eta oposizioarekin ere ez du lortu gutxieneko akordiorik. Horiek horrela, Olanok Bilduri eskatu dio, muturreko ideología-irizpideak baztertzeko, errealitatearekin harreman gehiago izateko, eta basogintza zein baserritarrak gehiago errespetatzeko, hain zuzen ere, gure kulturarentzat, euskararentzat eta herriaren bizi-iraupenarentzat hain garrantzitsua diren baserritarrei.
Horren harira, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak esan du, Bilduk arlo honetan ere okerreko politika egin duela. Izan ere, baserritarrei entzungor egin die eta sektoreari bizkar eman dio. Eta Bilduren aginteko Foru Aldundiaren helburua honakoa izan da: bere eskumenak indartzea, sektorean duen liskarrean indar gehiago izateko.
Era berean, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: Basogintza baserritarrentzat oso garrantzitsua da eta, gainera, baserritarrek Gipuzkoako mendiak txukundu egiten dituzte eta egoera onean mantentzen dituzte. Gipuzkoako baserritar gehienek ustiapen txikiak dituzte, baina profesionalak izateko eskubidea dute. Eta horretarako esfortzu handia egiten dute. Beraz, baserritarren bizi-iraupena bermatzeko, administrazioek eta herritarrek lagun izan behar dute, eta laguntza horretan, basoen kudeaketa eta baserritarrek ekoizten dituzten produktuak erostea oso garrantzitsua da. Baina, tamalez, Bilduren aginteko foru gobernua oztopo bihurtu da.
Olanok, halaber, gogorarazi du, basogintza sektoreak ehunka esplotazio txiki dituela eta horiek guztiek Gipuzkoako jarduera industrialarekin lotura dutela, izan ere, enpresa esportatzaileei zerbitzua ematen diete. Beraz, jarduera oso garrantzitsua da, industriaren lehiakortasunari laguntzen baitio.
Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramailearen hitzak: Bilduk zalantzan jartzen du zein den lehen sektorea, bere tesiekin ez duelako bat egiten. Baina Bilduk ezin du ezkutatu sektorearekin harremanik ez duela eta horren errudun Bilduren beraren dirigismoa eta despotismo ilustratua dela.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


