Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ordiziako EAJ-PNVk 200 bizilagunen ekarpenak jaso ditu “Ordizia Elkarrekin” ekimenaren baitan
“Hondakinen bilketa sistema aldatzea eta aparkaleku beharra dira errepikatu diren eskaera nagusienak antolatu ditugun sei topaketetan” adierazi du alkatetzarako hautagai jeltzalea den Jose Miguel Santamariak
EAJ-PNVren bozeramale eta alkatetzarako hautagai den Jose Miguel Santamariak “Ordizia Elkarrekin auzoz auzo” ekimenaren balantzea egin du eta “aparta eta argitzat” jo ditu jeltzaleek pasa den abenduan Ordiziako auzo eta gunetan jarritako topagunetara urbildu ziren herritarrek emandako erantzunak. “Denbora horretan, Altamira, Otegi Enea, Buztuntza, Erdia, Urdaneta-Eskarabilla eta Gune Historikoko 200 bizilagunek bere ekarpenak egin eta gurekin partekatu dute herriari buruz duten ikuspegia” informatu du.
Jose Miguel Santamariak azpimarratu du “ hondakinak biltzeko sistema aldatzea eta aparkalekuen beharra” direla modu orokorrean errepikatu diren eskaerak egin dituzten sei topaketetan, Hautagai jeltzaleak gogoratu du udal kudeaketaren helburua ordiziarren egunerokotasuna hobetzea izan behar duela, auzo bakoitzeko lehentasunak argi eta garbi zehaztuz.
Ildo horretan auzo bakoitzean bizilagunek egindako eskaeren eta ekarpenen berri eman du esanez: “Altamiran auzoaren mantenua botatzen dute faltan eta argiztatzea eta garbitasuna hobetzea eskatzen dute. Majoriko toki batzuetarako irisgarritasuna eta parkearen zati bat estaltzea eguraldi txarra egiten duenean txikienak jolasteko tokia eduki dezaten eta arreta handiago garbitasunari eta estolderiaren mantenuari arratoien arazoa ekiditeko lirateke Otegi Enea/Majoriko auzotarrek planteatzen dutena”.
“Buztuntzan, jarraitu du, plazaren berritzea izan zen gai nagusia, segurtasuna hobetzeko neurriekin, konkretuki ibaira ematen duen petrilaren neurria igoaz eta zarataren aurkako pantailak jartzearekin batera”.
Ordiziako merkatal gune diren Erdia eta Urdaneta-Eskarabillan aparkalekuen falta eta trafiko aldaketak saltokiei egin dioten eragina azpimarratu dute “kanpotik etortzen diren jendeaz bizi bai gara” merkatari beraien hitzetan. Halaber, P21eko eraikinean igogailua martxan jartzea eta San Bartolome ermitaren berreskuratzea lantzea eskatzen dute. “Honekin batera, Oiangun ziurtasun neurriak betetzen ez dituzten jolasak aldatzearen beharra aipatu dute. Eztabaidarako gaia ere Urdaneta kalea berritzeko eta bertako argiteri berrian inbertitutakoa izan dira” adierazi du. Gune historikoari dagokionez, “haserrea sortzen jarraitzen duen” trafikoaren sarrera kontrolatzeko dagoen sistema berriaz aparte, bizilagunek, Domingo Unanue kaletik anbulatoriorako irisgarritasuna hobetzea eskatzen dute.
Santamariak iragarri du egindako ekarpen guztiak aztertuko dituztela eta bakoitzaren ezaugarrien arabera udaletxean berehala aurkeztuko dituela edota datozen udal hauteskundeetara aurkeztuko duen programan sartuko dituela.
Azkenik, ordiziarrei gonbidapena luzatu die dituzten iritziak eta ekarpenak egiten jarrai dezaten, bai ordiziaelkarrekin@gmail.com bidez eta baita ere www.facebook.com/ordizia.elkarrekin eta Twitter kontuko @ordiziarrekin.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


