Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olanok nabarmendu du langileen prestakuntzak garrantzia izugarria izango duela ekonomia suspertzeko
EAJren Aldundirako hautagaiak Andoaingo enpresak eta lanbide-heziketa zentroak bisitatu ditu Mari Jose Izagirreren eskutik.
Gipuzkoako Aldundirako EAJren hautagaia, Markel Olano, Andoainen izan da, herriko eragile eta enpresekin batzartu eta herritarren beharrak ezagutzeko. Teknologian espezializatutako lantegi batzuk eta La Salle Berrozpe lanbide-heziketa zentroa bisitatu ostean, ekonomia suspertzeko langileen prestakuntzak izango duen garrantzia nabarmendu du. Zentzu horretan, jakinarazi du Andoainen eta Gipuzkoan industriaren iraultza ematen ari dela, eta aldaketa horretan izugarrizko garrantzia izango dutela langile prestatuenek. “Enpresen eraldaketa gertatzeko langile prestatuak behar dira, hau da, espezializazio handia daukatenak, lidergoa izango dutenak eta ingurune teknologikoa menperatuko dutenak”, erantsi du.
Azaldu duenez, Euskadiko industria birsortze prozesuan dago, eta EAJk “berebiziko” garrantzia ematen dio garapen honi. Zehaztu du, “egungo erronka fabriken eta kateen eboluzio teknologikoa lortzean datzala, prozesuak, makinak eta produktuak konektaturik eta elkarrekin harremanetan egongo diren sistema, alegia”. Aurreratu du hori lortzeko langile prestatuen beharra izango duela Gipuzkoako industriak, eta Andoaingo lanbide-heziketaren moduko zentroek “izugarrizko garrantzia izango dutela ikasleei eskaintzen dioten hezkuntzarengatik eta hauei lan mundura sartzeko ematen dieten aukerengatik”.
Puntako teknologian espezializatutako Mendiola eta Mendi lantegiak bisitatu ondoren egin ditu adierazpen hauek Olanok. Lehenengoak energiaren sektorera bideratutako piezak mekanizatzen ditu; bigarrena, aldiz, hodien mekanizazioan dago espezializatua. Andoaingo Alkatetzarako EAJren hautagaia, Mari Jose Izagirre, ere izan da bertan eta biak La Salle Berrozpe lanbide-heziketako zentroko arduradunekin batzartu dira, ikasleekin egiten duten lana ezagutzeko. Jakin dute ikasle gehienek, ikasketak amaitu ostean, inguruko lantegietan aurkitzen dutela lana. “Industrian gertatzen ari den aldaketa honek aukera paregabea ematen du lanpostu espezializatuak sortzeko. Etorkizunera begira, aukera ezin hobea izango dute geure gazteek”, ziurtatu du Olanok lanbide-heziketako zentroek egiten duten lana balioesteko.
Jarraian, Andoaingo merkatariak biltzen dituen Salkin elkartearekin batzartu dira EAJren hautagaiak, bai eta Gaztañaga sagardo produktorearekin ere, bi sektore hauen errealitatea eta beharrak bertatik ezagutzeko. Arratsaldean, Ubitarte kirol instalazioak eta Karmentxonea jauregia ere bisitatu dituzte. Azken hau, XIV. gizaldian eraiki zuten, orain gutxi aurkitutako aztarnek frogatu dutenez. “Oso bisita interesgarri eta mamitsuak izan dira guztiak, Andoain eta andoaindarren errealitatea hobe ezagutzeko aukera izan dugulako. Egun borobila izan da gaurkoa”, ondorioztatu du Olanok.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


