Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/22

Larraitz Ugarte: Leporatze publikoak egitean datza bere metodo politikoa

Larraitz Ugarte diputatuak, gaur, Batzar Nagusietan egin dituen adierazpenak ezagutu ondoren, Gipuzkoako EAJk salatu nahi du Ugartek Bidegi eta EAJrekiko daukan obsesioa. Izan ere, legealdi hasieratik erakutsi du obsesio hori.
Larraitz Ugarte: Leporatze publikoak egitean datza bere metodo politikoa

GBBk gaitzetsi egiten ditu Ugarteren metodo politikoak, tekniko eta arduradun politikoen aurkako leporatze publikoetara jo baitu, behin eta berriz, legealdi hasieratik. Borja Jauregi zenarekin egin zuen, inongo frogarik izan ez arren. Eta berriz egin du orain, koldarkeriarekin, jakin badakienean zendu berri den Jauregi ezingo dela defendatu.

Bilduk legealdi amaiera judizializatu nahi du. Eta gaurkoa horren froga bat gehiago da. EAJren aurka jotzen du, zuzenean edota zeharka, erakundean egiten ari den gestio txarra ezkutatu nahi duelako.

Hain daude obsesionatuak, EAJren gestioa zikintzen erabili dutela energia guztia. Ondorioz, ahaztu egin dute Gipuzkoako interes orokorren alde gobernatzea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...