Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zestoako EAJ-PNVk EZEZKO BOROBILA ematen dio Bilduk Osinbeltzeko harrobian inposatu nahi duen zabortegiari
Zestoako EAJ-PNVk Osinbeltzeko zabortegiaren aurkako jarrera helarizi du herriko etxeetara.
Zestoako EAJ-PNVk Udaleko bi plenoetan EZETZA eman dio Osinbeltzeko harrobiko zabortegiari.
Zestoako Bilduk berriz bi pleno horietan izandako jarrerarekin eta 2014-11-30ean argitaratutako oharrarekin BAIETZA eman dio Osinbeltzeko harrobiko zabortegiari.
Zestoako EAJ-PNVren arrozoiak Osinbeltzeko zabortegiari EZETZA emateko:
1 EZETZ esaten dugu, Osinbeltzen lurperatuko diren hondakinak ez direlako bizigabeak edo geldoak izango. Hau da, lixibiatuak, gasak eta usainak sortuko ditu. Honek, zestoarron osasunean eta ongizatean eragina izango du ia harrobira atxikita aurkitzen baikara.
2. EZETZ esaten dugu, arrailetatik edo pitzaduretatik lixibiatuak filtratu eta akuiferoak kutsatzeko arrisku handia dagoelako. Harrobia ibaiaren ondoan baitago.
3. EZETZ esaten dugu, Zestoan zabortegia zabalduko balitz, arlo turistikoan galduko liratekeen lanpostuak, ez dituztelako orekatuko zabortegiak sortu ditzakeen lanpostuekin.
4. EZETZ esaten dugu, Osinbeltzen zabortegia ezartzeak zeharo baliogabetuko lukeelako Zestoak turismo mailan duen potentziala, merkataritzak eta ostalaritzak, modu zuzenean edo zeharka eduki ditzakeen hazkunde ekonomikoaren aukerak geldiaraziz.
5. EZETZ esaten dugu, ez dugulako “zaborraren herria” goitizenaz ezagutuak izan nahi. Herrigunetik 200 metro baino gutxiagotara zabortegi bat kokatzeak, etxebizitza eta ondare guztiaren gutxiestea dakar. Gure etxebizitzek eta gure herriak erakargarritasuna galduko lukete eta herri degradatuaren irudia emango dugu.
6. EZETZ esaten dugu, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako Hondakinen Plangintza beteko balitz, ez Osinbeltzen ez eta Gipuzkoan ere, ez litzatekeelako zabortegirik ireki beharko. 7. EZETZ esaten dugu, Osinbeltzen zabortegia inposatzea ilegala delako.
EAJ-PNVk BAIETZ esaten dio harrobia berreskuratzeko 2006tik mahai gainean dagoen proiektuari.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/02/03
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


