Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/17

Getariako EAJ-PNVk polikiroldegiko atarian aisialdia eta jolasetarako gune estalia egitea defendatzen du

Uxoa Larrañaga aurreratu du 2015eko aurrekontuetan, berriro ere, azpiegitura hau egitea eskatuko dutela.
Uxoa Larranaga

EAJ-PNVren udal taldeko zinegotzi eta alkatetzarako hautagaia den Uxoa Larrañagak, polikiroldegi kanpoan dagoen ataria estaltzea defendatu du “Getariak gaur egun ez duen estalitako gune egoki bat behar  duelako aisialdi eta jolasetarako euria egiten  duenerako”.  

Larrañagarentzat,  “udal gobernuak ezin du getariar askok eskatzen dutenari entzungor egiten jarraitu”  eta aurreratu du berriro ere mahai gainean jarriko duela “alderdi jeltzaleak orain lau urte aurkeztutako programan  jaso eta behin eta berriz eskatzen ari garen proiektu hau behingoz, gauzatzen has  dadin”.

Ildo horretan , zinegotzi eta hautagai jeltzaleak gogoratu  du azkenekoz, 2014ko aurrekontuen eztabaidan eskatu eta defendatu zutela polikiroldegi aurreko gune hau estaltzeko proiektua egitea. “Horretarako, esan du, aurrekontuetako 441.000 eurotako superabitaren zati bat  erabiltzea proposatu genuen kreditu aldaketa baten bidez, baina Bilduk ez zuen onartu”.

“Urte berria hasi eta oraindik 2015eko aurrekontu zirriborrorik ez eduki arren, jarraitu du, udaleko talde jeltzaleak berriro exijituko dugu gune hori estaltzeko helburuarekin aurrekontuetan diru partida bat aurreikustea. Tokia egokia da, bai inguruan gauzatu diren urbanizazioen ondorioz dagoen bizitzagatik, eta baita ere irisgarritasun aldetik eskailera mekanikoen bidez, Balenciaga museoaren ondotik bertara modu egokian heldu daitekeelako”. 

Uxoa Larrañagak “borondate politikoa edukitzeko” eskatu dio alkateari. “Getariako herriak honelako toki bat behar du non haur eta  gaztetxoek babestuta eta gune lehorrean jolastu dezaten eta gurasoak egoki egon daitezen txikienak zaintzen. Bestela,  gure herriak berdura plaza besterik ez du eta horrelakoetan txikiegia geratzen da”.   

 Azkenik, EAJko zinegotziak “ahalik azkarren” aurrekontuen zirriborroa aurkezteko eskatu dio alkateari, “ getariarren ordezkari garenok ere ditugun proposamen eta ekarpenak egin eta gauzatzeko  ”.  

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...