Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pasaiako EAJk programa parte hartzailea eratuko du pasaitarren proposamen eta iradokizunekin datozen hauteskundeetarako
Pasaiako jeltzaleek udalerriko eragile desberdinekin bilduko dira Pasaiarako proiektua beraiekin partekatu eta beren proposamen, iritzi eta iradokizunak jasotzeko. Halaber, EAJ-PNVk laster webgune berria jarriko du herritarren eskura, proiektu jeltzalea osatze asmoz, beren iritzia eman eta ekarpenak egin ditzaten
Nahikari Otermin EAJ-PNVko bozeramaile eta alkategaiak prentsa ohar bidez adierazi du Pasaiako EAJ-PNVk datozen hauteskundeei begira lantzen ari den herri programan pasaitarrek modu aktiboan parte har dezaten nahi duela. “Pasaiako etorkizunerako proiektua herritarrekin elkarlanean eratuko dugu, pasaitarren proposamenak, eskaerak eta iradokizunaz jasoz; helburua da, herri programa parte hartzailea osatzea pasaitar guztiak gure proposamenarekin identifika daitezen” azaldu du Oterminek.
Barruti desberdinek eta herritarrek dituzten behar, kezka eta iritziak gertutik ezagutzeko, jeltzaleak udalerriko eragile ekonomiko, kirol eragile, kultura eragile zein gizarte eragileekin bilduko dira. Bozeramaileak azaldu duenez, dagoeneko hasiak dira eragile desberdinekin hitzorduak zehazten eta datozen egunetan beste hainbatekin ere harremanetan jarriko direla jakinarazi du. “Topaketa hauek helburu bikoitza dute, adierazi du Oterminek, batetik, gure ideia eta proiektuak azaldu nahi dizkiegu, horiek eragileekin partekatu eta haien gaineko beren iritzi eta iradokizunak jasotzeko; eta bestetik, gertutik dituzten kezkak, beharrak eta proposamenak entzun eta jaso nahi ditugu gure herri programa eragileekin elkarlanean lantzeko eta gure Pasaiarako proiektua jasotako proposamenekin osatzeko”.
Jeltzaleen aburuz, Pasaiak aldaketa behar du, guztientzat gobernatzen duen gobernua behar du. “Guk Pasaiaren eta pasaitarren aldeko apustua egiten dugu, horregatik, herritarrak kontutan izanda eta pasaitarrek zer behar duten eta nahi duten kontutan hartuta osatuko dugu gure herri programa, udalerriko sentsibilitate guztiak bilduko dituen proiektua izan dadin” aitortu du alkategaiak.
Halaber, Oterminek jakinarazi du EAJ-PNVk webgune berria sortu duela laster herritarren eskura egongo dena. Bertan pasaitarrei udalerriko egoera eta etorkizuna hobetzeko helburuz EAJren aktuazio ardatz nagusiak eta lehentasunak zein diren azalduko dira, modu berean “atal berezi bat sortu da herritarrak gurekin harremanetan jarri eta beren ekarpen eta proposamenak egin ditzaten” gehitu du jeltzaleak. Bien bitartean, jeltzaleekin harremanetan jarri nahi duen orok ondorengo komunikazio bideen bitartez egin ditzake bere proposamenak:
helbide elektronikoa:(pasaia.eajpnv@gmail.com)
Facebook (http://facebook.com/pasaiako.eajpnv)
Twitter (@eajpnvpasaia)
Azkenik, Nahikari Otermin alkatetzarako hautagaiak azaldu du “herriko etorkizunerako gure proiektua ezker abertzalearen alternatiba garbi eta irmoa izango da, Pasaia eta pasaitarrengan sinesten dugulako eta Pasaiaren alde lan eginez, Pasaia hobeagoa eraikitzea posible delako”
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


