Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/16

Eneko Goiak Donostiaren aldeko manifestu bat aurkeztu du

Eneko Goiak, EAJ-PNVren Donostiako alkatetzarako hautagaiak, goizean udal taldeko kideekin batera, Donostiaren aldeko manifestu bat aurkeztu du non hiritarrek bizi duten errealitatearen ikuspegi pertsonala aurkezten duen eta hiriak dituen etorkizuneko erronkak aipatzen dituen.
Aitziber San Roman, Juanra Viles, Eneko Goia eta M

Bestelako Donostiaren manifestua

Sarrera

Donostiaren historia bere herritarren historia da. Donostiak beti jakin izan du garai berrietara egokitzen. Donostiarren ekimenari esker egin du aurrera eta izan da gai behar bezala bilakatzeko. Pertsona horiek, ideologia edo sentimenduez haratago, hiria maitatzeagatik eta aberasteagatik nabarmendu dira, Donostia beti izan baita hiri aktiboa. Eredugarria eta paregabea den eskaintza sortu duten merkatari, dendari eta ostalariak, hiria bultzatu duten ekintzaile berriak eta ikerlariak... Kultura irekia eta askotarikoa eduki duen hiria ere bada. Pio Barojarena, eta baita Txillardegirena ere.

Gaur egun, ordea, geldirik dago Donostia. Guk ere krisiaren ondorioak pairatu ditugu. Hori aldatzeko gauzak egingo zituela aginduz iritsi zen egungo alkatea kargura baina, hiru urte eta erdi geroago, 10.785 langabe daude – Lanbiden- , bizi-baldintzek okerrera egin dute, eta proiektu estrategiko asko geldirik daude oraindik.

Donostiaren historian, une erabakigarria da oraingoa. Etorkizuna zeharo baldintzatuko duten erabakiei egin beharko diegu aurre. Bere ekonomiari, erakargarritasunari edota elkarbizitzari eragingo dieten erabakiak.

Askok ez dugu gure burua identifikatuta ikusten egungo Gobernu arduradunek inposatu nahi duten hiri-ereduarekin.

Maiatzaren 24an, bi ereduren arteko aukera egin beharko dugu. Nolako hiria izan nahi dugun aukeratuko dugu. Zein hiriren antza eduki nahi dugun. Zein zerrendatan gustatuko litzaigukeen agertzea. Norekin lehiatu nahi dugun eta norekin ikusi nahi dugun gure burua konparatuta.

Donostiako alkatetzarako hautagaia naiz, EAJ-PNV ordezkatuz. Baina, nire alderdiaz harago, Donostia hobetzeko eta bultzatzeko aurkezten naiz hauteskundeetara.

Donostia hobetzea ez da proiektu berrien promesa egitea. Gauzak egiteko modua da errotik aldatu behar duguna. Aurrera egiteko aukerarik onenak identifikatu, eta horietaz baliatu, gure arbasoek egin zuten bezala.

Asko gara aldaketa hori desio dugun donostiarrok. Agian zu zara horietako bat. Baina desio izatea ez da nahikoa. Herritarrak gara egoera hau gainditu behar dugunak. Funtzionatzen ez duena aldatuz, lehenik eta behin.

Elkarlanean aritzeko. Ilusioa berreskuratzeko. Mugimendu honi Bestelako Donostia deitzen diot. Bestelako Donostiaren manifestua irakurtzera, eta bat egitera animatzen zaitut.

Bestelako Donostiaren manifestua.

Donostia oparoagoa, dinamikoagoa eta bizi-kalitate hobekoa behar dugu. Enplegurako, merkataritzarako eta turismorako aukera berriak sortuko dituena.

- Hiriarentzat enplegua eta aberastasuna sortzea da lehentasuna.
- Jarduera ekonomikoaren sorrera eta garapena erraztu, eta ekonomikoki hazteko aukera berriak bilatu.
- Gure enpresetan balio erantsia sortzera bideratutako industria eta berrikuntza babestu. Hiri bizia, etengabe mugitzen dena, nahi dugu.
- Hiriko eta auzoetako merkataritza eta dendak bultzatzeko gestioak erraztu.
- Gastronomia, ekitaldiak eta kongresuak bultzatu, bisitariak, enpresak eta inbertitzaileak erakartzeko.

Bizitzeko leku egokiagoa.

- Donostiarrek beren hirian bizitzeko duten eskubidea bermatzeko, egitasmo alternatiboa abian jarri.
- Oinezkoarentzat espazioak berreskuratu eta hiri atseginagoa egin.
- Denok seguru sentiaraziko gaituen hiria edukitzeko bitartekoak aktibatu.

Donostia erakargarriagoa.

- Talentua, inbertsioak, bisitariak, ekitaldiak eta kultura erakarri.
- Komunikazioak hobetu, denontzako irisgarria izango den garraio publikoko sistema modernoa finkatuz.
- Hedabide digital berri guztiak herritarrei gerturatu.

Donostia eraginkorragoa behar dugu.

- Gure Udalaren eta herritarren arteko harremana erraztu.
- Kudeaketa forma arinagoak eta sinpleagoak bultzatu.
- Udalaren gardentasuna eta gertutasuna bermatu.

Donostia irekiagoa behar dugu.

- Donostia ideia, proposamen eta pentsamolde guztietara zabaldu.
- Hiri askotarikoagoa, aberatsagoa eta kosmopolitagoa bultzatu.
- Gure harremanak akordioan oinarritu, eta ez inposaketan.
- Gure nortasun ikurrak, kultura eta euskara, indartu.

Donostia inplikatuagoa behar dugu.

- Donostiarrak bizitza politikoan eragile aktiboak izatera gonbidatu.
- Ilusio dinamika berria bultzatu. Elkarrizketan eta elkarbizitzan oinarritutako etengabeko hobekuntzarako mugimendua martxan jarri.

Donostia balioetan aberatsagoa behar dugu. Gizatiarragoa eta abegikorragoa.

- Hiria pertsonengan pentsatuz eta pertsonekin batera egin.
- Bizilagun guztien Gizan Ongizatearekiko konpromisoa.
- Adinekoenganako sentsibilitate handiagoa.
- Aurkera gutxien dituztenekiko elkartasuna.

Bestelako Donostia gaur hasten da.

Gure hiria hobetzea ez da Udalaren egitekoa soilik. Herritar guztiok dugu zeresan handia gure hiria eta gure gizartea egunetik egunera aldatzeko lanean. Eta eginkizun hori egunero bete behar dugu, ez bakarrik bozkatzeko garaian. Hona hemen Bestelako Donostia hobetzeko proposatzen dizkizudan zenbait ideia:

- Bertako denda eta merkataritzaguneetan erosi. Gure auzoetako eta erdiguneko kaleak bizirik mantentzeko.
- Hiria garbi mantentzen lagundu . Edukiontziak eta zakarrontziak erabili. Zaborrak eta traste zaharrak jasotzeko ordutegiak errespetatu.
- Gure adinekoak zaindu. Adinekoekin errespetuz eta kortesiaz jokatu.
- Gure bisitariak zaindu. Hiriaren irudia geu gara. Lan egin dezagun atseginagoak izateko eta bisitatzen gaituztenak laguntzeko.
- Gizalegean oinarritutako kultura, elkarbizitza zintzoa edukitzeko.
- Oinezko, txirrindulari, eta moto eta auto-gidarien arteko errespetua.
- Hiriaren partaide izan. Jarduera berriak gure presentzia eta grinarekin babestu.
- Gaizki pasatzen ari direnekin solidarioak izan. Komunitate bat gara, eta egunero aurkezten zaizkigu hurkoari laguntzeko aukerak.

Eta zuk, zer proposatu nahi duzu ?

Bestelako Donostia hobetzeko zure ideiak ezagutu nahi ditugu.

Zure proposamena Ideiagunean aurkeztu, edota www.enekogoia2015.eus atarian parteka dezakezu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...