Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/16

EAJ-PNV-k salatu du Bilduren aginteko Foru Gobernuaren gaitasun ezak enplegua eta enpresak kaltetu dituela

Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok esan du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren krisiari aurre egiteko plana okerra dela, izan ere, ez du enpresen etorkizuneko proiektuen alde egiten.
Markel Olano y Eider Mendoza

EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok eta batzarkide jeltzale Eider Mendozak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, Gipuzkoako Foru aldundiaren krisiari aurre egiteko planaren gaineko iritzia eman dute, hain zuzen ere, Garaituz izeneko programaren gaineko iritzia. Horren harira, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak honakoa esan du: “Onartezina da Foru Aldundiaren kudeaketa, hain zuzen ere, Garaituz programara zuzendutako 6 milioi euroen kudeaketa. Izan ere, ez du Gipuzkoako enpresen etorkizuneko proiektuen alde egiten”. Hortaz, Markel Olanok salatu du, Bilduren aginteko foru gobernuaren gaitasun ezak, enplegua eta enpresak kaltetu dituela.

Era berean, Olanok gogorarazi du, legealdian Foru Aldundiak ez dituela lehenetsi krisiari aurre egiteko neurriak hartzea eta Gipuzkoako enpresei laguntzea: “Eta horren adibide da, Bilduk ez duela aurrekontu proiektuetan aurrekontu-sailik egin krisiari aurre egiteko. Eta, ondorioz, oposizioak gabezi hori zuzendu behar izan zuen”. Hortaz, EAJ-PNVren bozeramailea Bildu eta talde jeltzalearen arteko aurrekontu-akordioari buruz mintzatu da: “Akordioan krisiari aurre egiteko plangintza zegoen eta, bertan, honakoa ezartzen zen: alde batetik, 2 milioi euroko aurrekontu-saila enpresen birmoldaketa eta lehiakortasuna sustatzeko; eta, bestetik,  4 milioi euroko aurrekontu-saila etorkizuneko proiektuak sustatzeko, hain zuzen ere, teknologia-garapen fasean dauden proiektuak sustatzeko, betiere, I+G sustatzeko beharrak edo teknologia gailu berezien beharra duten proiektuak sustatzeko. Eta azken aurrekontu-sail honen helburua da, hiru urte barru enplegua sortzen hastea”.

Horrenbestez, Markel Olano segidakoa esan du: “Izugarri harritu gaitu Martin Garitano diputatu nagusiak esatea 6 milioi euroko krisiari aurre egiteko plangintza bete dutela; izan ere, 6 milioi euroak bakarrik enpresen birmildaketa eta lehiakortasuna sustatzera bideratu ditu eta, beraz, etorkizuneko proiektuak bultzatzeko 4 milioi euroak baztertu ditu. Ondorioz, Gipuzkoan lanpostuak sortzeko aukera galdu du”.

Era berean, Olanok adierazi du, Foru aldundiak ez duela krisiari aurre egiteko plangintza Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egin eta, beraz, bikoiztasuna sortu duela. Horiek horrela, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak segidakoa gogorarazi du: “Eusko Jaurlaritzak Euskalit-ekin elkarlanean Innobideak-Kudeabide ekimena martxan jarri zuen 2014ko otsailean. Eta ekimen hori Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko departamentuarekin elkarlanean aritzen zen, betiere, ekintza plana egiteko, hain zuzen ere, 50 langile baino gutxiago duten enpresetan ekintza plana egiteko. Ekimenaren helburua honakoa zen: lehiakortasuna sustatzea. Baina, aldi berean, Diputatu Nagusiaren kabinetearen Lurrralde Garapenaren zuzendaritzak Garaituz  programa egin du, UPV-EHU, Garapen eta Teknikarekin elkarlanean. Programa horrek Innobideak-Kudeabide ekimenaren helburu bera du, beraz, tresna paraleloa da eta ez  ditu etorkizuneko proiektuak sustatzen”.

Horrek guztiak, Markel Olanoren ustez, agerian uzten du Foru Aldundian gauza bera egiteko bi departamento daudela – hain zuzen ere, Berrikuntza, Landa Garpena eta Turismoko departamentua eta Lurralde Garapenaren departamentua –, bien arteko lehia dagoela eta, hori, ez dela eraginkorra eta dirua xahutzen ari dela. Horrenbestez, Olanok honakoa salatu du: “Berriro ere, Bilduren aginteko foru gobernuak lidergo falta erakutsi du eta, ondorioz, etorkizuneko proiektuak garatzeko oztopo bihurtu da, hain zuzen ere, teknologia beharrak dituzten enpresen etorkizuneko proiektuak garatzeko oztopo”.

Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramailearen hitzak: “Ez da kasualitatea Bilduk 2014ko  aurrekontua onartzeko akordioa bete ez izana. Izan  ere, krisiari aurre egiteko akordioa mota guztietako enpresak laguntzeko zen eta, hori, ez dator bat bere ekonomia- eta gizarte-ereduarekin. Are gehiago: akordioa ez betetzeak agerian uzten du ezker abertzalea enpresa traktoreengandik oso  urrun dagoela eta bakarrik arlo publikoa sustatu nahi duela”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...